Hamabi urteko kalapiten ondotik, badirudi Marieneko ordokian aurreikusi eraikuntza programa fase berrian sartu dela. Proiektuarekin aberastu nahi duten ahaleginak ahalegin, Bouygues-en eta Kanboko herriko etxe berriaren arteko eztabaiden tenorea abiatu liteke, proiektua bertan behera uzteko baldintzei buruz.
Lurraren defentsaren aldeko talde eta elkarteen iniziatiba anitzak gabe, halakorik ez zen gertatuko. Partida ez bada oraindik osoki bururatua ere, elementu desberdinek eraman gaituzte egoera honetara eta esperientzia zonbait gogoan atxiki ditzakegu.
Turismoa ez da gaur goizeko kontua, baina mugak begien bistan ipini dira bereziki azken urteotan. Gaia aztertzeko eta gogoeta bultzatzeko liburua argitaratu berri du ARGIAk: Turismoa. Desazkundera bidaia. Donostiako Bizilagunekin plataformako kide da Asier Basurto. Euskal Herriko markoan kokatu du liburua. Ez da irakurgai akademiko bat, ezta datuen azterketa bat ere; oinarrizko azalpen bat da gaira sartu nahi duen ororentzat. Argia aldizkarian publikaturiko elkarrizketa.