Ezkermila
  • Artikulu bat proposatu
  • Hitzordu bat publikatu
  • Informazio gutuna
  • Bilatu
  • Harremanak
  • Français
Toggle Navigation
  • Harrera
  • Ekarpenak
  • Elkarrizketak
  • Memoria
  • Beste nonbait irakurria
  • Agenda
  • Ezkermilari buruz

Azala eta mamia

DESCRIPTION
ELB-k portua blokatzen du. 24-01-26
Panpi Sainte-Marie

"Hainbeste blokeatze, hainbeste traktore bideetan, hainbeste oihu, kexatze, negar… honendako ?" galdegiten du Panpi Sainte-Marie, ELB-ko arduradunak, azken asteetan izandako laborarien mobilizazioei buruz. Artikulua Iparraldeko Hitzan publikatua izan da.

Laborantza Mugimendu sozialak

{up readmore=Résumé en français | textless=Fermer le résumé | class=up-readmore resume-eus} "Tant de blocages, tant de tracteurs sur les routes, tant de cris, de plaintes, de pleurs... pour cela ?" demande Panpi Sainte-Marie, responsable d'ELB, au sujet des mobilisations des agriculteurs ces dernières semaines. L'article a été publié dansIparraldeko Hitza. {/up readmore}

2024-02-11
Ekarpenak

Laborantzak, laborariek erakutsi duten oldarraldiak baditu hainbat iturri. Mina barnatik heldu da. Lehenago, baserri munduaren bihotza zen, eta gorputz guzia biziarentzat zuen. Estatu frantziarrean, laborariak, 1,6 milioi ziren 1982an. Gaur egun, 400.000 petik gara.

Bizimolde bat ahultzen ari…edo hiltzen?

Sistema kapitalistak bultzaturik, laboraria nekazaritzako elikagaien industriaren esklabo bilakatua da aspaldi hontan. Exploitant agricole dela sinetsarazi diote eskolatik haste, baina esklabo modernoa da ororen buru, eta sukarraldi honetan iduri du ukatu nahi lukeen errealitate hori onartzen duela.

Esklaboak askatu nahi baldin badu, ordea, berak pairatzen duen minaren erroetarat so egin beharko du.

FNSEAk mugimenduaren gelditzea hitzartu du estatuarekin GNR (errepideko ez den gasolioa), norma eta diru laguntzetara mugatuz… Azaleko krema ororen buru.

Mamian dira erremedioak. Laborantzari, elikadura burujabetzaren bitartez behar zaio berriz balio bat eman.

Merkatu libretik atera eta herritarren elikatzea lehenetsi. Egalim legea egiazki aplikatuz. Hemen bezala, Iparralde honetan, sor-marka desberdinekin kalitatearen bidea hartuz, erabakigunea hemen zainduz. Eraldaketa hemen atxikiz. Hemengo herritarren elikatzeko EHLGk finkatuak dituen ahuleziak zuzenduz… Mamia hor dugu.

Segur naiz hemen lortzen baldin badugu mahai inguruan jartzen, gu laborariak, ordezkari politikoak eta herritarren sentsibilitate desberdinak, mamirat hel gaitezkeela.

Hurrengo gertakariak

Palestindar populuaren aurkako gerla salatzeko elkarretaratzeak / Rassemblements contre la guerre co...
Maiatza
23, 30
Mai
U14ko militanteen auzia / Procès des militants de U14 (2)
Ekaina
2
Juin
Baiona(Bayonne)
2026ko Harrotasunen ibilaldia / Marche des fiertés 2026
Ekaina
13
Juin
Miarritze(Biarritz)
Marienia irabazi arte ! ekimena / Journée de mobilisation "Marienia irabazi arte"
Ekaina
14
Juin
Kanbo(Cambo-les-Bains)
Gertakari guziak ikusi

Gaiak

  • Gaiak / Thèmes
Filters changed, please click to submit when done

Logo Diaspora*. Logo PeerTube. Logo Facebook.

  • Konexione

Back to Top

© 2026 Ezkermila