Ezkermilari buruz
Euskal Herrian bizi dugun garai politikoan, beharrezkoa da ideia, ikuspuntu desberdin eta gure borroken azterketaren adierazpena sustatzea.
Hausnarketa kolektiboetan parte hartzea eta emantzipazio mugimenduak, batez ere Euskal Herria mailan, zeharkatzen dituzten eztabaidak laguntzea dira, tresna digital honen helburuak.
Halaber, Euskal Herriko borroken memorioan laguntzea eta mobilizazioen agenda ere proposatzea.
Helburu horiek dituzte biltzen ezkermila sortzeko iniziatiba hartu duten pertsonak. Nagusiki Ipar Euskal Herrian bizi diren pertsona horiek hainbat eremutan inplikatuak dira eta elkarte, sindikatu edo mugimendu politiko desberdinetan engaiatuak dira.
Pertsona horiek ez dute talde edo tendentzia zehatzik osatzen, baina beren engaiamenduak zapalkuntza eta esplotazioekiko emantzipazio perspektiban kokatzen dituzte, Euskal Herriaren dimentsio politikoa kontuan hartuz.
Ideien eztabaidan parte hartu nahi duen pertsona oro ekimen hau laguntzera gomitatua da, ekarpen idatzien bidez, argitaratzeko arauak errespetatuz. Bestalde, alderdi teknikoetan, hedapenean edo bestelako lanetan parte hartze guztiak ongi etorri eta eskertuak dira.
Ezkermilaren funtzionamenduaz arduratzen den taldearen zereginak :
- moderazioa egin (irakurketa, zuzenketa ortografikoa) eta artikuluak argitaratu ;
- ekarpen-egileak bilatu ;
- argazki edo bestelako dokumentuak bilatu ;
- hainbat modutan sakondu beharreko gaiak proposatu (elkarrizketak, ikerketak, eztabaidak...) ;
- mobilizazioen agenda elikatu.
Artikuluen idazketa ondoko hauek ziurtatzen dute :
- epe finkoetarako ekarpenak idazteko engaiamendua hartzen duten pertsonak ;
- epe finkorik gabe idazten duten pertsonak ;
- bestalde, nahi duenak artikulu bat proposa dezake argitaratzeko.
Argitaratzeko arauak :
- Kontribuzio guztiak sinatuak dira eta beren edukiek egileak soilik engaiatzen dituzte.
- Ekarpenak sinatzeko goitizena erabiltzea onartua da.
- Ekarpen guztiak txandakako moderazio-taldearen eskuetatik pasatzen dira argitaratu aurretik.
- Moderazio-taldeak artikuluak argitaratu aitzin, ondoren azaltzen diren irizpide eta gomendioak errespetatuak direla segurtatzen du.
- Artikuluei buruzko iruzkinen ordez (usu interes handirik gabeko polemikarako gai izaten direnak), erantzun argumentatuak argitaratzea hobesten da.
- Argitaratutako artikuluak ez dira baitezpada itzuliko, baina euskarazko laburpen bat argitaratuko da frantsesezko artikuluetarako eta gisa berean, frantsesezko laburpen bat euskarazko artikuluetarako.
Moderaziorako erabiliko diren irizpide eta gomendioak :
- Analisiak eta galdeketak lehenetsi, asmo-auziak, polemika antzuak eta barne-liskarrak saihestuz.
- Adi egon ikuspegi kritikoa bezain eraikitzailea garatzeko.
- Jarrera dogmatiko eta sektarioak saihestu.
- Argazkiak libreki erabiltzekoak direla segurtatu : Creative Commons ou LAL (Licencia Arte Libre).
- Horrez gain, ikuspegi eta hizkera matxistek, sexistek, arrazistek edo diskriminatzaileek ez dute lekurik ezkermilan, ez eta talde edo komunitate ezberdinek eragindako konploten araberako egoeraren irakurketak ere.
Itzulpenerako tresnak frantsesetik euskarara eta euskaratik frantsesera.