Iraultza sozialistari buruzko zenbait burutazio (I)
Kontuan izanik kapitalismoa kapitalozenoa [antropozenoa deitua ere[1]] bihurtu dela, gizateriarentzat suposatzen duen arriskuarekin (zeinak miseria eta hondamendia gehienentzat sortzeaz gain lurra eta gizakiaren arteko metabolismo oreka galtzen ari den), gure burua iraultzailetzat dugunok ez dugu lan makala konprenitzeko zergatik gizarteak ez duen ikusten egoerari buelta emateko beharrik; edo, beste modura esanda, horren soluziobidea izan daiteken iraultza eko-sozialista gauzatzeko konbentzimendurik.