Nazio askapena: arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

2025-03-20
Ekarpenak
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” honen ondorioz. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… ugaritzen ari dira gure herri eta auzoetan. Segurtasun ezari nola aurre egin lehentasun bilakatu da instituzioetako eginbeharretan, baita poliziaren sarekadetan ere. Eskolak segregatu dira eta ospitaleak kopatu. Bizikidetza arazo guzti hauek migrazioaren arazo zuzenak omen dira jendartearen gehiengoarentzat. Zuzeu webgunea argitaratua.