Noizko greba bat CAFen Palestinaren alde?

2025-10-12
Ekarpenak
Nazioarteko elkartasuna
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako garbiketa-operazio telebisatuak bi urte beteta, CAF egunero aipatua da kalean, hedabideetan eta sare sozialetan.