"EAJk eta EH Bilduk gero eta gehiago begiratzen dute Madrilera"

2023-04-07
Elkarrizketak
Euskara Estrategiak
Naziogintza elkarteko kide dira Edurne Alegria, Luken Etxabe eta Josu Albero. Duela bost urte sortu zen elkartea, 30en bat kide ari dira lanean bertan eta kezkatuta daude Euskal Herrian ikusten duten desnazionalizazio prozesuarekin. Urtarrilean bi mintegi egin zituzten Azpeitian eta Urruñan, eta elkartetik haragoko hainbat pertsona bildu zituzten euskal nazioak egun bizi duen egoeraz gogoeta egiteko.