Ezkermila
  • Artikulu bat proposatu
  • Hitzordu bat publikatu
  • Informazio gutuna
  • Bilatu
  • Harremanak
  • Français
Toggle Navigation
  • Harrera
  • Ekarpenak
  • Elkarrizketak
  • Memoria
  • Beste nonbait irakurria
  • Agenda
  • Ezkermilari buruz

Batera berpiztu da

DESCRIPTION
Txomin Poveda

Baterak aintzinamendu historikoak eta irakaspen asko ekarri dizkio Euskal Herriari. Baina oinarrizko eskakizunak ez dira konpondu. Mehatxu global berriak eta tokiko erronka bereziak pilatzen ari dira : klima, etxebizitza, euskara, laborantza, konponbidea, soziala… Etapa instituzional berria beharrezkoa da eta horretarako herri mobilizaziorako lanabesa ere.

Estrategiak

{up readmore=Résumé en français | textless=Fermer le résumé | class=up-readmore resume-eus} BATERA a apporté des avancées historiques et de nombreux enseignements au Pays Basque. Mais les exigences fondamentales n'ont pas été satisfaites. Par ailleurs, de nouvelles menaces mondiales et des défis locaux particuliers s'accumulent : climat, logement, langue basque, agriculture, solution, social... Une nouvelle étape institutionnelle est nécessaire et pour cela un outil de mobilisation populaire, indispensable. {/up readmore}

2024-12-16
Ekarpenak

Batera herri plataforma, euskal departamendua, laborantza ganbara ofiziala, unibertsitate autonomoa eta euskararen koofizialtasuna aldarrikatzen zituen tresna berpizten ari da. Euskal Herriko Laborantza Ganbararen eta bereziki Euskal Elkargoaren sorreran bete zuen rol erabakikorrari esker ezaguna baldin bada, hori baino gehiago izan da. Herri-aldarrikapenak guttiengotik gehiengora pasatzeko metodoa asmatu zuen, lurraldean sekulan ikusi gabeko aktibazio sozialerako motorra izanez : 32000 atxikimenduko izenpedura bilketa, 10 000 pertsonako manifak, herri kontsulta masiboak, herriz herriko mobilizazioak, bide blokatzeak, autokarabanak… Mota eta aldarrikapen anitzeko mobilizazioetaz gain, sentsibilitate politiko, lurralde eta belaunaldi guzietako aktibazioa metatzea lortu zuen ere.

Etorkizun instituzionalaren itzulera
Baterak aintzinamendu historikoak eta irakaspen asko ekarri dizkio Euskal Herriari. Baina oinarrizko eskakizunak ez dira konpondu. Mehatxu global berriak eta tokiko erronka bereziak pilatzen ari dira : klima, etxebizitza, euskara, laborantza, konponbidea, soziala…
Euskal Elkargoan herri aldarrikapenen inguruan adostasun politiko zabalak eraikiz, aintzinamendu baikorrak ekarri badira, bere muga estrukturalak geroz eta agerikoagoak dira. Ez du, ez konpetentzia, ez baliabide aski lurraldeak dituen desafioei aurre egiteko. Eta bitartean, frantses estatua, bere krisi sozial, politiko eta instituzionalean lurperatzen ari da...
Erantzunik gabe gelditzen diren eskakizun sektorialak, burujabetza politiko gehiago lortzeko deiak entzunarazi dituzte, hemen aterabideak eraikitzeko asmoz : Biziren EH Burujabe ekimena, LABen « Hemen erabaki » proposamena, Euskal Konfederazioaren aldaketa instituzionalaren aldeko azken adierazpena, Lurraman etorkizun instituzionalari buruzko konferentzia korsikarrekin …

Indarrak bateratzeko baldintzak
Mugimendu sozialetaz gain, beste mota bateko eragileak ere gogoetan sartu dira. Auzapezen Biltzarra berpiztu da eta lurraldearen egituraketa instituzionalari buruzko hausnarketa hasi du. Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak « Iparralde 2040 » lurralde proiektua pentsatzeko prozesua hasi du. Bat bestearen ondotik, izaera ezberdineko eragileak gaira hurbiltzen ari dira aldaketa instituzionalaren aldeko indarren konfluentziarako baldintzak sortuz.
Egutegiak berak aukera lehio paregabe bat zabaltzen du gaia mahai gainean ezartzeko : 2026an herri eta elkargoko hauteskundeak izanen dira ; 2027an presidentzialak iraganen dira - Euskal Elkargoak 10 urte ospatuko dituelarik; 2028an berriz departamenduko hauteskundeak antolatuko dira eskualdekoekin batera. Datozen lau urteetan, hitzordu nagusiz jositako bidean aintzinatzeko eta herritarren ahotsa entzunarazteko herri plataforma baten beharra dugu.

Bateraren birfundazioa
Hortarako Batera berpiztu da. Zonbait urteko pausaren ondotik, bere sareak berriz bildu ditu gogoeta horiek partekatzeko eta bere birfundazioaren beharra aktatzeko. Jada indar berriak metatzen hasi dira, herri-aldarrikapen berriak aldaketa instituzionalarekin lotzeko asmoz. Lehen gogoetak hasten dira, Euskal Elkargotik abiatuz, herritarren beharrei erantzungo lieken etorkizun instituzional funtzionalagoa, emankorragoa, arinagoa, demokratikoagoa, eta konpetentzia zein baliabide handiagokoa sortzeko. Hastapena baizik ez da. Heldu diren hilabeteetan, hainbat momentu antolatuko dira Ipar Euskal Herriko etorkizun instituzionala marrazten arituko den dinamikan bakoitzaren indarra bateratzeko.

Hurrengo gertakariak

Hitzaldi publikoa "Berangokoekin elkartasunez" / Réunion publique "Solidarité avec les inculpé.es de...
Apirila
30
Avril
Baiona(Bayonne)
Maiatzaren 1eko mobilizazioa / Mobilisation du 1er Mai
Maiatza
1
Mai
Baiona(Bayonne)
Maiatzaren 1eko mobilizazioa Maulen / Mobilisation du 1er Mai à Mauléon
Maiatza
1
Mai
Maule-Lextarre(Mauléon-Licharre)
Irulegiko irratiaren sostengu gaualdia / Soirée en soutien à Irulegiko Irratia
Maiatza
2
Mai
Izura-Azme(Ostabat-Asme)
Palestindar populuaren aurkako gerla salatzeko elkarretaratzeak / Rassemblements contre la guerre co...
Maiatza
2, 9, 16, 23, 30
Mai
Gertakari guziak ikusi

Gaiak

  • Gaiak / Thèmes
Filters changed, please click to submit when done

Logo Diaspora*. Logo PeerTube. Logo Facebook.

  • Konexione

Back to Top

© 2026 Ezkermila