Esnatu ala hil...

Titulu zorrotza hautatu dute Iñaki Iurrebaso eta Garikoitz Goikoetxeak argitaratu berri duten liburuarentzat. Are gehiago, Korrikaren lekukoa errauts bilakatzen ari den irudia emanez, larrialdiaren sentipenak harrapatzen gaitu. Haatik, katastrofismoa bazterrean utziz, hizkuntzaren egoeraz eta bilakaeraz lan sakona bezain irakur errexa eskaintzen digute, hizkuntzaren indarguneak nahiz ahuldadeak deskribatuz. Azken hamarkadetan euskarari buruz zabaldu den diskurtsoa parte batez ezeztatu eta ikuspegi orokor osoki berritua eskaintzen digute. Dudarik gabe ezinbesteko tresna ondoko urteei begira, euskalgintzako eragileentzat, izan herri mugimenduak ala instituzioak. Liburu bukaerako bilduma gisako funtsezko hamar gako publikatzen ditugu segidan, irakurtzeko gogoa pizgarri.
| "Se reveiller ou mourir". Iñaki Iurrebaso et Garikoitz Goikoetxea ont choisi un titre choc pour le livre qu'ils viennent de publier. De plus, en donnant l'image du témoin de Korrika qui se transforme en poussière, nous sommes pris par le sentiment de l'urgence. Cependant, en laissant de côté le catastrophisme, ils nous offrent un travail approfondi mais de lecture facile, sur la situation et l'évolution de l'euskara, décrivant à la fois les forces et les faiblesses de la langue. Réfutant partiellement le discours tenu sur la langue basque au cours des dernières décennies le livre nous offre une vue d'ensemble entièrement renouvelée. Sans aucun doute un outil indispensable pour les années à venir, au service des acteurs de la langue basque, qu'il s'agisse des mouvements populaires ou des institutions. Nous publions ici les dix clés fondamentales de la fin du livre qui constituent un résumé des thèses développée, incitant à la lecture de l'ouvrage.
Funtsezko hamar gako
• Balioa eman. Euskara bizirik iritsi da XXI. mendera, eta aurreko hamarkadetan baino osasuntsuago. Aitortu egin behar da horretarako egindako lan guztia. Ametsak ez dira bete, bada frustrazioa, baina, testuingurua ikusita, lorpen handia da hori.
• Begiak zabaldu. Etsipenik ez, baina irudikapen arrosarik ere ez: euskara minorizazio gorrian dago, eta akatsa da horri ezikusia egitea, areago azken urteetan sumatzen den geldialdian, eta atzera egiteko arriskua izanik. Baikortasun arduratsua behar da.
• Ondo ulertu. Oinarrizkoa da euskararen egoerari buruzko analisi egokia egitea eta horri buruzko adostasunak lortzea. Ezinbesteko zimendua da hori, horren argitan helburuak eta lehentasunak finkatzeko, eta estrategiak eta jarduerak diseinatzeko.
• Lehentasunetara igo. Euskara hauspotzeak ekimena eskatzen du, lana. Horri ezin zaio aurre egin zinez lehentasunezkotzat hartu ezean. Lehentasuna, norbanakoen mailan, eremu sozialean eta, batik bat, arlo politikoan. Konpromisoak behar dira.
• Beharra sortu. Euskararik gabe eroso bizi daiteke Euskal Herri gehienean, eta hori freno handia da euskara indarberritzeko. Behar ez den hizkuntzak ez du etorkizunik. Esklusibo izango den eremu gehiago behar ditu euskarak, beharra areagotu dadin .
• Ikuspegi osoa eduki. Testuinguru orokorrak baldintzatzen du hizkuntzaren egoera. Euskararen betaurrekoekin begiratu behar zaie arlo guztiei: demografia, ekonomia, lurralde-antolaketa, etxebizitza ... Erakundeetan ere bai: euskara-sailetatik harago .
• Nagusitasuna lortu. Hizkuntza gutxituak ezinbesteko ditu nagusi izango den lurralde-eremuak, eta euskara arnasguneak galtzen ari da. Erabateko lehentasuna da hor ekitea. Nagusitasuna hiztunetan ere behar da: euskaraz erraz egingo duten hiztun gehiago .
• Trinkotu. Hiztun gehienak bizi diren lekuetan erdara da gailen. Estrategia propioa behar da eremu horietan, non ardatz izango den euskaldunen multzoa trinkotzea. Belaunaldi arteko ikuspegiz ere landu behar da, erdalduntze goiztiarra eragozteko .
• Atxikimendua elikatu. Aldekotasuna izan da indarberritzearen funtsa. Ezinbesteko gakoa izango da gero ere. Askotariko diskurtsoak behar dira. Garrantzi berezia du euskararen gertuko sektoreak pizteak, atxikimendutik harago eragile izan daitezen .
• Olatu berria altxatu. 1960ko olatuak ekarri du euskararen indarberritzea honaino. Testuingurua aldatzen ari da, ahultze-sintomak agertzen ari dira, eta beharrezkoa da bultzada berritu bat, eraginkortasunez aurrera egiteko. Esnarazteko olatu berria.