Ezkermila
  • Artikulu bat proposatu
  • Hitzordu bat publikatu
  • Informazio gutuna
  • Bilatu
  • Harremanak
  • Français
Toggle Navigation
  • Harrera
  • Ekarpenak
  • Elkarrizketak
  • Memoria
  • Beste nonbait irakurria
  • Agenda
  • Ezkermilari buruz

Euskararen herria, harrera herria

DESCRIPTION
LEGENDE

Doinu txarra entzuten hasia da eskuin ezker : euskararen gainbehera, gosea, gerla edo klima aldaketagatik ihesean heldu diren migranteen eraginez areagotuko litzateke. Diskurtso kezkagarria, gure euskaldun komunitatearen ahuleziak beste norbaiti leporatzen saiatzen baita. Berria egunkarian argitaratutako artikulu honetan, gauzak argi eta garbi azaltzen dituzte Irati Areitio, Luken Etxabe, Sugoi Etxarri, Intza Gurrutxaga eta Ibon Leibar.

Euskara

{up readmore=Résumé en français | textless=Fermer le résumé | class=up-readmore resume-eus} Comme nous avons également été un peuple opprimé et condamné à la migration, nous savons très bien distinguer entre les colonisateurs glotocides et les migrant.es ; quelles sont les menaces et les défis auxquels est confrontée la langue basque ; quels sont les États et les forces politiques qui cherchent la disparition de la langue basque et celles et ceux qui viennent vivre avec nous dans notre pays ; qui sont même prêt.es à apprendre notre langue si nous leur facilitons la tache. Que les choses soient donc claires : les migrant.es ne sont pas des ennemis de la langue basque. {/up readmore}

2025-01-27
Ekarpenak

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa egiten ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo Asiako bere sorterritik, lotsagabeki, lehen mundua deiturikora iristeko asmotan, bizirauteko etorkizun baten bila ateratzen den pertsona migranteak.

Eta tipi-tapa baina, oraingoan, dardarka, beldurrez eta ziurgabetasunez beteta, bizia arriskuan jarriz, egiten dituzte pertsona horiek beren urratsak Europara sartu ahal izateko harresiak eta alanbre-hesiak gainditzeko ahaleginean; edota itsasoa zeharkatu nahian pateran oinak sartzen dituztenean, jakin gabe zeharkaldiaren amaieran berriz ere oinak tipi-tapa lurrean jarri ahal izango dituzten ala ez.

Migrazioaren gaia jorratzen denean, ia aipamenik ez duen arren, pertsona horietako asko, jatorriz, hizkuntza gutxituetako hiztunak dira; gehienak desagertze bidean dauden hizkuntza-komunitateetako partaideak. Izan ere, beraien bizi baldintza materialen degradazioa mendeetan eragin duen azpiratze kolonial berberak beraien herrien nortasun- eta hizkuntza-azpiratzea ere eragin du. Mendeetan zehar, beraien lurren aberastasunak arpilatuak izan diren bezala, beraien berezko hizkuntzak ere zapalduak izan dira, egun jarraitzen duen hizkuntza-ordezkapen glotozidan. Euskaldunok gure larrutan pairatu izan dugun zigor eta bortxa berdina pairatu dute, orain, guregana iristen ari diren hizkuntza gutxituetako hiztun horiek eta euren arbasoek.

Euskaldunok oso ongi dakigu inperioen kolonizazioaren eraginak eta ondorioak zeintzuk diren. Zein da, bestela, egun idealizatzen dugun euskal diasporaren jatorria, gehienak ez badira gosete, pobrezia eta gerretatik ihes egin behar izan zuten euskaldunen ondorengoak? Milaka izan ziren baserrian jatekorik ez eta Ameriketarako bidea hartu zuten euskaldunak. Milaka izan ziren bezala, Frantziar Iraultzaren, Karlistaden edo 1936ko gerraren errepresiotik ihesi, itsasoa gurutzatu zutenak. Horiek ere, tipi-tapa, sorterritik joan behar izan zuten inoiz ez bueltatzeko, euskaldun horiek ere migrante bihurtuz. Egun pobreziatik eta gerretatik ihesi gurera iristen diren pertsonen beldur eta ziurgabetasun berdinak barnean zeramatzatela.

Gu ere herri zapaldua eta migraziora kondenatua izan garenez, oso ongi dakigu bereizten zeintzuk diren kolonizatzaile glotozidak eta zeintzuk migranteak; zeintzuk diren euskarak dituen mehatxuak eta zeintzuk erronkak; zeintzuk diren euskararen desagerpena bilatzen duten estatu nahiz indar politikoak eta nortzuk gure herrira gurekin batera bizitzera datozenak; are, nortzuk diren gure hizkuntza ikasteko prest daudenak, horretan erraztasunak eman eta laguntzen baditugu. Argi diogu, beraz: migranteak ez dira euskararen etsaiak.

Horregatik, euskaltzaleok ez dugu onartuko inolako euskal faxismorik sustraitzea gure herrian. Ustez euskararen alde egiteko pertsona migranteen aurka egiten duten horien aurrean, irmo jarriko gara. Faxismoa faxismoa baita beti, euskalduna izanagatik ere.

«Tipi-tapa, Korrika!» oihukatzen gindoazen iazko martxoan, Santiagoko zubia gurutzatzen ari ginen hainbat migratzaile gure artean genituela, gure herria zatitzen duen muga inposatua elkarrekin gurutzatuz. Korrika euskaldunok bereziki hunkitzen gaituen ekimena izanik, azken edizio hori horrelako elkartasun ekimena egiteko baliatu izanak harrotasun gehitua sortu zigun.

Igandean, irailaren 26an, berriz ere muga bera gurutzatuko dugu, oraingoan, ekimen hartan parte hartzeagatik epaituko dituzten kideekin zein pertsona migrante guztiekin elkartasunean. Izan ere, euskararen zapalkuntzaren aurka borrokatzen garenean, zapalkuntza ororen aurka borrokatzen ari gara. Abestiak dioen moduan, «batek gose diraueno ez gara gu asetuko, bat inon loturik deino ez gara libre izango».

 

Irati Areitio, Luken Etxabe, Sugoi Etxarri, Intza Gurrutxaga eta Ibon Leibar

Hurrengo gertakariak

Hitzaldi publikoa "Berangokoekin elkartasunez" / Réunion publique "Solidarité avec les inculpé.es de...
Apirila
30
Avril
Baiona(Bayonne)
Maiatzaren 1eko mobilizazioa / Mobilisation du 1er Mai
Maiatza
1
Mai
Baiona(Bayonne)
Maiatzaren 1eko mobilizazioa Maulen / Mobilisation du 1er Mai à Mauléon
Maiatza
1
Mai
Maule-Lextarre(Mauléon-Licharre)
Irulegiko irratiaren sostengu gaualdia / Soirée en soutien à Irulegiko Irratia
Maiatza
2
Mai
Izura-Azme(Ostabat-Asme)
Palestindar populuaren aurkako gerla salatzeko elkarretaratzeak / Rassemblements contre la guerre co...
Maiatza
2, 9, 16, 23, 30
Mai
Gertakari guziak ikusi

Gaiak

  • Gaiak / Thèmes
Filters changed, please click to submit when done

Logo Diaspora*. Logo PeerTube. Logo Facebook.

  • Konexione

Back to Top

© 2026 Ezkermila