Ezkermila
  • Artikulu bat proposatu
  • Hitzordu bat publikatu
  • Informazio gutuna
  • Bilatu
  • Harremanak
  • Français
Toggle Navigation
  • Harrera
  • Ekarpenak
  • Elkarrizketak
  • Memoria
  • Beste nonbait irakurria
  • Agenda
  • Ezkermilari buruz

Euskararen herrian aniztasuna balore

DESCRIPTION
Julen Orbea

Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak, maiatzaren 21a Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen. Euskaraldia bete-betean harrapatu gaitu aurtengoak. Euskararen erabilera sustatzeko ariketa honek aukera ematen digu kultura eta jatorri aniztasunaz, eta euskararen inguruan aritzeko. Batetik, Senegalen jaio eta Euskal Herrira heldu bezain laister euskara ikasten jarri zenaren begiradatik eta bestetik, bertan jaio, euskara ama hizkuntza izanda, euskara ikasteko esfortzu handirik egin ez duenaren partetik. Zuzeu webgunean argitaratua.

Euskara
Résumé en français : Il est indispensable de répondre à la migration à partir de la langue basque et en basque. Dans une nation sans État, divisée, c'est un grand défi, mais indispensable. Nous avons besoin d'un pouvoir politique pour reconnaître le droit à la migration, pour accueillir dignement les migrant.es, pour faire de la langue basque un pont entre les cultures et pour construire un modèle propre, démocratique et progressiste de gestion de la diversité.
2025-05-29
Ekarpenak

Hizkuntza, pentsamolde eta bizipen anitzek gure gizartea aberasten dute, eta aldi berean, elkarri entzuteko eta ikasteko aukera eskaintzen digute. Denon ikuspegia zabaltzen laguntzen dute, eta elkartasuna sustatzeko bide dira, gaur egun inoiz baino beharrezkoagoa den balorea. Uniformetasunak gero eta indar handiagoa duen mundu honetan, funtsezkoa da komunitate bateko aniztasun kulturala balio unibertsal gisa ulertzea. Euskal Herrian, aniztasunaren erronkak berezitasun propioak ditu. Harrera-herria gara, hizkuntza gutxitu bat duen herria, belaunaldiz belaunaldi, konpromisoari eta komunitatearen ahaleginari esker bizirik iraun duena. Euskararak bidaide izan ditu beste hizkuntza ugari historian zehar eta XXI mendera heldu da.

Ikuspegi eta Gaindegiaren datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan biztanleriaren %14,1 atzerrian jaiotakoa da; Nafarroan, jatorri migratzailea duten 128.000 pertsona baino gehiago daude, biztanleriaren %18,8; eta Ipar Euskal Herrian, biztanleen %42,8 Euskal Herritik kanpo jaiotakoa da, nahiz eta gehienak Frantziako Estatukoak izan, kanpoko herrialdeetakoak %3,7 izanik. Aniztasuna ez da datu demografiko hutsa. Aukera bat da: gizarte inklusiboago, bidezkoago eta aberatsago bat eraikitzeko aukera.

Ez da oztopo, indargune baizik. Etorkizuna elkarrekin eraikitzeko, harrera herri bezela, denon ardura, eskubide eta betebeharren inguruan hausnartu beharra dugu. Jabetzen al gara gure posizioaz Ipar globala izenekoan jaio garenok? Erantzunkizun historikorik ba al du Europak prozesu kolonialen ondorioetan? Gogoan al dugu euskal herritarrok gerren, gosearen eta errepresio politikoaren ondorioz migratu genuela? Entzuten eta baloratzen ari al gara gure lurraldera bizitza hobe baten bila datozenen ahotsak?

Gaurko Euskal Herria, 120 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira Euskal Herrian, ama-hizkuntza, dialekto eta ofizialak kontuan hartuta. Eta kopuru hori handiagoa da etxeetan, kultur komunitateetan erabiltzen diren hizkuntzak ere kontuan hartzen baditugu. Hamarnaka mintzaira, doinu eta azentu elkarbizitzen. Dozenaka hizkuntza ezberdin hitz egiten dituzten euskal herritarrak ditugu. Eta hor dago gakoa: euskararen herrian, euskara komunikazio-hizkuntza nagusia bihurtzea. Euskararen bidez gizarte-kohesioa eta ekitatea sustatu nahi baditugu, ezinbestekoa da euskarak prestigioa, doakotasuna, lan mundua eta botere publikoen babesa, aldekotasuna eta hiztun kopurua haunditzea.

Ezinbestekoa da migrazioari euskaratik eta euskaraz erantzutea. Estaturik gabeko, zatitua den nazio honetan, erronka handia da baina ezinbestekoa. Botere politikoa behar dugu, migrazioaren eskubidea aitortzeko, migratu duten pertsonei harrera duina egiteko, euskara kulturen arteko zubi bilakatzeko eta aniztasuna kudeatzeko eredu propio, demokratiko eta aurrerakoi bat eraikitzeko. Inoizko Euskal Herririk anitzenean bizi gara eta elkarbizitza oinarri sendoetan eraikitzea helburu, euskarak arnasguneak beharko ditu, euskararen lurraldea arnasgune bihurtu beharko dugu. Administrazioak belarriak prest eta herritarron ahoak bizi, denontzat zabalik den herri batean, hizkuntza eskubideak eta denon bizitzak kontuan hartuko dituen politika publikoak beharko dira.

Hurrengo gertakariak

Indarkeria matxistaren aurkako mobilizazioa / Mobilisation contre la violence machiste
Apirila
15
Avril
Baiona(Bayonne)
Salah Hammouri Elkar liburu dendan / Salah Hammouri à la librairie Elkar
Apirila
16
Avril
Baiona(Bayonne)
Yadan legearen aurkako elkarretaratzea / Rassemblement contre la loi Yadan
Apirila
16
Avril
Baiona(Bayonne)
Eusko Eguna Ezpeletan / Journée de l'eusko à Espelette
Apirila
18
Avril
Ezpeleta(Espelette)
Palestindar populuaren aurkako gerla salatzeko elkarretaratzeak / Rassemblements contre la guerre co...
Apirila
18, 25
Avril
Gertakari guziak ikusi

Gaiak

  • Gaiak / Thèmes
Filters changed, please click to submit when done

Logo Diaspora*. Logo PeerTube. Logo Facebook.

  • Konexione

Back to Top

© 2026 Ezkermila