Ezkermila
  • Artikulu bat proposatu
  • Hitzordu bat publikatu
  • Informazio gutuna
  • Bilatu
  • Harremanak
  • Français
Toggle Navigation
  • Harrera
  • Ekarpenak
  • Elkarrizketak
  • Memoria
  • Beste nonbait irakurria
  • Agenda
  • Ezkermilari buruz

Ez gaitu abstentzioak kezkatzen

hautesontzia
Gabi Daraspe

Abstenzioa izan da Erregio eta Departamenduetako hauteskundeen datu esanguratsuena. Horri buruzko azterketa eta iritzi ugari plazaratu dira, gehienak tendentzia deitoratzeko. Segidan, beste ikusmolde bat irakur daiteke.

Estrategiak
2021-06-28
Ekarpenak

Frantziar Estatuko alderdi politiko instituzional guztiak kezkatuak agertu dira departamenduko eta eskualdeetako hauteskundeetako lehen itzulian izandako abstentzio historikoaz (Estatu mailan % 67 inguru, eta 18 – 24 urtekoen artean % 87 inguru). Baina zer da, funtsean kezkatzen dituena ? Gizarteak « politikarekiko » galdua duen interesa edo ilusioa. « Politika » hori ordea, politika instituzional burgesa da, hots, esplotazioan oinarritua den, eta hainbat zapalkuntza sortzen dituen gizarte eredua kudeatzeko lehia. Estatu burgesaren lehen funtzioa, bere organo lokalenena (departamendua, hirigune elkargoa, herriko etxea) barne, orden burgesa mantentzea baita.


Instituzio burgesaren kudeaketa soila jomugatzat duen « politika » gainditu, eta gizarte antolaketa irauli nahi dugunontzat abstentzioa ez da datu kezkagarria. Halako perspektibarik gabe hauteskundeetan parte hartzen dutenek, aipatutako sistemaren zilegiztatzean eta egonkortasunean parte hartzen dute. Erreformaren alderdiak ordea, abstentzioaren arrazoietan sakondu ordez abstentzionisten ardura indibiduala interpelatzen ari dira, hauetako batzuk errudun sentiaraziz.


Abstentzio datu historikoak kontuan hartzekoak dira, kapitalismoaren eta bere instituzio politikoen krisiaren adierazle baitira. Gizarte eredu honek geroz eta jende gehiagori etorkizun iluna ikusarazten dio. Hauteskundeetako parte hartzearen gainbeherarekin batera, Estatu aparatua autoritarizazio prozesuan da (adibide bezala har ditzakegu Segurtasun Orokorrerako eta Separatismoaren kontrako legeak), eta faxismoak geroz eta pisu ideologiko garrantzitsuagoa du. Demokrazia ordezkatzailea, burgesiaren diktaduraren forma historiko bat baizik ez da, eta demokrazia forma hartu hala ez, klase honek du gizarte egitura osoaren gidaritza eta kontrola. Itxura guztien arabera, demokrazia, burgesiaren gobernantza eredu bezala hondoratze prozesuan da.

Argi da gizartearen zati handi bat instituzio burgesekiko hausturan kokatzen dela : instituzio horiek ezin dute gizartearen ordezkaritza zilegia izateko pretentzioa ukan. Hausturak, politika beste modu batean egiteko baldintza osatzen du, eta haustura hori antolatzea da iraultzaileon eginbeharra: gizarte eredu honetan ez gehiago sinestetik, horren ukazioa izanen den gizarte eredu berria eraikitzera pasatzeko. Oinarrizko arazoa ez baita paper puska bat edo bestea bozka-kutxan sartuz ebatziko. Beharrezko aldaketa, langileon antolaketa integral baten eraikuntzatik pasako da halabeharrez, eta hori eraikitzea da gure eginbeharra. Lan handia da, baina ez da beste aterabiderik.

Hurrengo gertakariak

Hitzaldi publikoa "Berangokoekin elkartasunez" / Réunion publique "Solidarité avec les inculpé.es de...
Apirila
30
Avril
Baiona(Bayonne)
Maiatzaren 1eko mobilizazioa / Mobilisation du 1er Mai
Maiatza
1
Mai
Baiona(Bayonne)
Maiatzaren 1eko mobilizazioa Maulen / Mobilisation du 1er Mai à Mauléon
Maiatza
1
Mai
Maule-Lextarre(Mauléon-Licharre)
Irulegiko irratiaren sostengu gaualdia / Soirée en soutien à Irulegiko Irratia
Maiatza
2
Mai
Izura-Azme(Ostabat-Asme)
Palestindar populuaren aurkako gerla salatzeko elkarretaratzeak / Rassemblements contre la guerre co...
Maiatza
2, 9, 16, 23, 30
Mai
Gertakari guziak ikusi

Gaiak

  • Gaiak / Thèmes
Filters changed, please click to submit when done

Logo Diaspora*. Logo PeerTube. Logo Facebook.

  • Konexione

Back to Top

© 2026 Ezkermila