Ezkermila
  • Artikulu bat proposatu
  • Hitzordu bat publikatu
  • Informazio gutuna
  • Bilatu
  • Harremanak
  • Français
Toggle Navigation
  • Harrera
  • Ekarpenak
  • Elkarrizketak
  • Memoria
  • Beste nonbait irakurria
  • Agenda
  • Ezkermilari buruz

Jokoan dena

DESCRIPTION
Panpi Sainte-Marie

Hitzan argitaratu aburu honetan, Panpi Sainte-Marie ELB-ko arduradunak, Paueko laborantza ganbarako hauteskundeetako erronkak azaltzen ditu.

Laborantza

{up readmore=Résumé en français | textless=Fermer le résumé | class=up-readmore resume-eus}Panpi Sainte-Marie, responsable du syndicat ELB affilié à la Confédération paysanne présente dans cette tribune publiée sur Hitza, les enjeux des élections à la Chambre d'agriculture des Pyrénées Atlantiques.{/up readmore}

2025-01-30
Ekarpenak

Departamenduko Laborantza Ganberako hauteskundeak hor ditugu! ELBk ere azken asteak ditu bere ideien zabaltzeko Iparraldeko etxalde guzietan. Urtarril hondarrean ikusiko dugu zer kolore hartuko duen mahai inguru sindikalak. Orain arte lehia gogorra izan da ELB eta FDSEAren artean. Abstentzio larria dugu aspaldi honetan. Ondorioz, hauteskunde horietan erran daiteke laborarien erdiek bozkatzen dituztela erdizka ELB eta FDSEA. Aldi honetako panoraman, hemen eragile berri bat badugu: CR, Coordination Rurale delakoa; Frantziako Estatuko beste eskualdeetan finkatua zen jadanik; haatik, ez anitz edo batere ez hemen.

CRkoak 2024ko traktorekada horien karietara ikusi ditugu azkarki mugitzen eta ekintza mediatikoak egiten beren estiloan: etxaldeko errota zahar eta gisa guzietako hondakin erremorka handi batzuen husten denda handietan edo administrazioen egoitzetan.

FNSEA Errepublikanoen alderdiari lotzen zaio, eta, CR, historikoki, nagusiki RN edo Fronte Nazional ohiari uztartua zaio.

Mezu sinplista dute CRkoek: «Utz gaitzazue bakean! Utz gaitzazue lan egiten!». Aldarrikapen honekin laburbiltzen da CR-ren filosofia.

FNSEA eta CR, biak eskuineko ideologia neoliberalak lotzen ditu orduan. Bat klasikoa, bestea ultraagoa, baina txanpon bereko bi aldeak. Oinarrian, laborariaren nekeziei ez diete aterabide duinik eskaintzen. Biek paretaren kontra doan sistema ez dute dudan ezartzen. Alta, laborariek erakutsi duten bezala kezka larriak baldin badituzte, sistema bera da salatu eta borrokatu behar; hau da, laborantzaren industrializazioa.

ELB, EHLG, BLE eta ARRAPITZ sarean aspaldian ari dira kolektiboki bakoitza bere alorrean alternatiba bizigarrien pentsatzen, eraikitzen, biziarazten. Hemen, planeta honetako txoko honetan, Euskal Herrian, globalki pentsatzen eta lokalki eragiten.

Hemen bizi nahi dugu, laborantzatik bizi behar dugu, eta horretarako hemen erabaki behar dugu.

Hori da jokoan hauteskunde hauetan.

Hurrengo gertakariak

Hitzaldi publikoa "Berangokoekin elkartasunez" / Réunion publique "Solidarité avec les inculpé.es de...
Apirila
30
Avril
Baiona(Bayonne)
Maiatzaren 1eko mobilizazioa / Mobilisation du 1er Mai
Maiatza
1
Mai
Baiona(Bayonne)
Maiatzaren 1eko mobilizazioa Maulen / Mobilisation du 1er Mai à Mauléon
Maiatza
1
Mai
Maule-Lextarre(Mauléon-Licharre)
Irulegiko irratiaren sostengu gaualdia / Soirée en soutien à Irulegiko Irratia
Maiatza
2
Mai
Izura-Azme(Ostabat-Asme)
Palestindar populuaren aurkako gerla salatzeko elkarretaratzeak / Rassemblements contre la guerre co...
Maiatza
2, 9, 16, 23, 30
Mai
Gertakari guziak ikusi

Gaiak

  • Gaiak / Thèmes
Filters changed, please click to submit when done

Logo Diaspora*. Logo PeerTube. Logo Facebook.

  • Konexione

Back to Top

© 2026 Ezkermila