Ezkermila
  • Artikulu bat proposatu
  • Hitzordu bat publikatu
  • Informazio gutuna
  • Bilatu
  • Harremanak
  • Français
Toggle Navigation
  • Harrera
  • Ekarpenak
  • Elkarrizketak
  • Memoria
  • Beste nonbait irakurria
  • Agenda
  • Ezkermilari buruz

Menekotarzüna honartü lehenkoari arrajiteko (pijagoz)

DESCRIPTION
Xiberoko Pass kontrako kolektiboa

Biztanleriarengan lotsa handia piztü düe; zentako? Gure etorkizüneko gaitz oroen konponbide gisa presentatütako bioteknologiaren ikerketa justifikatzeko. Ber maneran, trazatze eta artxibatze nümerikoek garapen harrigarria ezagützen düe eta hori, ontsa erorten da industriak salbide berriak behar beitütüe.

Mugimendu sozialak

 

{up readmore=Résumé en français | textless=Fermer le résumé | class=up-readmore resume-eus}Lire la traduction sur l'interface en français{/up readmore}

2021-11-16
Ekarpenak

Artatzaile langileak Covid-19aren kontrako borrokan sartürik dira birüsa agertüz geroz. Haien lagüntza behin eta berriz galtatürik izan zaie… eta Covidaz positibo izanik ere, lanealat deitürik izan ziren. Setemez geroz, mespretxatürik dira, eta obeditzen ez düenak lan sariez gabetürik. Düala gütti, gaüko 8etan egün oroz, txalotürik ziren berak dira, gaur egün kargüz kentürik direnak.

Lan sariaren galtzearen xantajeak, hatsarrean txertoaren obligazionearen kontra ziren zonbait pusatü dütü haien sinesteen kontra jokatzea (gobernamentüak, audela, testa dohainen ürrentzearekilan orano txertatürik ez direnen biltzea espero dü). Hola da botere azkar bat sortzen: ihardokitzeak oro absülütoki haustez.

Osasün zerbütxüen egoera txarra gordetzeko dira, besteak beste, birüsaren kütxadüraren kontra borrokatzeko neurri autoritario eta hertsatzaileak (konfinamentüa, etxeratze ageria, txertaketa pasaportea...). Eritarzünaz lotsatzen gira, biztanleriaren herena osasün txarrean beita jadanik. Ondoz ondoko gobernüek, alta, ez düe osasün-txar horren arrazuen kontre deus egin (pestizidak, jan txarra, kutxadüra, laneko sufrimentüa...). Kontrarioa! Gezürraren haütüa egiten düe pozoazaleen babesteko (amiantak, klordekona, neonikotinoidak, Médiator, elektromagnetismoa...). Osasün krisia SARS-COV2 agertü beno lehenagokoa da!

Bürüzagi eta komünikabideak serioski alkarlanean ari dira, biztanleria osoa hilabete güttitan garatü berri den prodüktüekin txertatzeko. Audela, ohiko merkataltze prozedürak saihestürik dira, eta ofizialki, orano bi urtez fase esperimentalean izanen den sendabidea da. Epidemia hontan, kasik arriskürik gabeko haurrek masiboki parte hartü behar ote düeia esperimentüan haiek ere?

Biztanleriarengan lotsa handia piztü düe; zentako? Gure etorkizüneko gaitz oroen konponbide gisa presentatütako bioteknologiaren ikerketa justifikatzeko. Ber maneran, trazatze eta artxibatze nümerikoek garapen harrigarria ezagützen düe eta hori, ontsa erorten da industriak salbide berriak behar beitütüe. Smartphonek poliziaren lana ahalbidetzen düe, oroen eskütara beita orai, kantükoaren kontrolatzea, hori oro, Estatüaren zerbitzüko. 5Gak egoera orano hobetüko dü!

Gaur egün, langabezia masiboa eta katastrofe ekologikoa zaletzen ari diren ber momentüan, biztanleria bi taldetan banatzen da. Lehen talde batek argi dü nola teknokratak oroen egiteko prest diren sistema politiko-ekonomikoa defendatzeko, popülazionen kontüetara ere. Beste taldeak aldiz, uste dü teknokrata horiek haien ahaleginen egiten ari direla eta gure orano hobeki babesteko galtatü behar zaiela.

Inkoherentzia zonbait, beste hanitxen artean, osasüntsü erranik zaion politikaraz:
• Metroan eta süpermerkatüetan andanaka biltzen ahal gira, bena QR kode baten beharra dügü hiru laurdenetan hütsik den zinema gela batetara sartzeko
• Hiru injekzione egin behar dütügü heben (eta noiz laugarrena?), jakinik Mündüko biztanleriaren zati handi batek txerto bakarra egiten ahal ez düala, eta, 2019 ürrentzetik goiti, epidemia planeta osoan zehar barreiatü dela bi hilabetez baizik
• “Gerlan gira" eta klinika pribatüak ez dira seküla errekisatzen

Agintariek ospitaleen ahalmen handitzeari üko egitea da salatü behar dügüna
Kargü gabetüekin alkartarzüna - Txertaketa libertatea - Pass-ari ez

Uste dügü obeditzez dela ürrentüko, bena obenditzen beitügü dü jarraikitzen!
Neskenegün goiz oroz hitzordüa, goizeko 11etarik goiti, Maule-Lextarreko Kürütxe Xurian

Hurrengo gertakariak

Hitzaldi publikoa "Berangokoekin elkartasunez" / Réunion publique "Solidarité avec les inculpé.es de...
Apirila
30
Avril
Baiona(Bayonne)
Maiatzaren 1eko mobilizazioa / Mobilisation du 1er Mai
Maiatza
1
Mai
Baiona(Bayonne)
Maiatzaren 1eko mobilizazioa Maulen / Mobilisation du 1er Mai à Mauléon
Maiatza
1
Mai
Maule-Lextarre(Mauléon-Licharre)
Irulegiko irratiaren sostengu gaualdia / Soirée en soutien à Irulegiko Irratia
Maiatza
2
Mai
Izura-Azme(Ostabat-Asme)
Palestindar populuaren aurkako gerla salatzeko elkarretaratzeak / Rassemblements contre la guerre co...
Maiatza
2, 9, 16, 23, 30
Mai
Gertakari guziak ikusi

Gaiak

  • Gaiak / Thèmes
Filters changed, please click to submit when done

Logo Diaspora*. Logo PeerTube. Logo Facebook.

  • Konexione

Back to Top

© 2026 Ezkermila