Ezkermila
  • Artikulu bat proposatu
  • Hitzordu bat publikatu
  • Informazio gutuna
  • Bilatu
  • Harremanak
  • Français
Toggle Navigation
  • Harrera
  • Ekarpenak
  • Elkarrizketak
  • Memoria
  • Beste nonbait irakurria
  • Agenda
  • Ezkermilari buruz

Milesker Barrionuevo !

DESCRIPTION
Jakes Bortayrou

Mingarriak izanik ere, nolazbait eskertzekoak dira Barrionuevoren adierazpenak. Izan ere, urratzen dute kontakizun dominantea eta mahai gaineratzen dute gatazkaren gordina.

Errepresioa-Kontrakoa

{up readmore=Résumé en français | textless=Fermer le résumé | class=up-readmore resume-eus}Voir la traduction dans l'interface en français.{/up readmore}

2022-11-10
Memoria

 

 

 Pasa den igandean El pais egunkarian espainol barne ministro ohiak egin dituen deklarapenek gaitzidura andana sortu dute. Nahiz eta 80 urteko erretretadunak ez duen deus berri kontatzen, garai hartaz hitz egitean dituen lasaitasun eta inpunitate segurtamena laidogarriak dira. Iheslari baten bahiketaren huts egitea aipatuz duen irriño horrek, izialduraz sesiturik uzten gaitu, jakinez zonbait aste lehenago bahitutako Lasa eta Zabalari La Cumbre palazioan jasanarazi zizkietenak.

Bainan emozio zirimolatik haratagoa, funtsezkoa da ohartzea zergatik posible den holako solasak entzutea gaur egun. Alde batetik memorioaren batailaren egoera islatzen du. Batzuek inposatu nahi duten kontakizuna sinplea da : urte guzti haietako problema bakarra euskal terrorismoa izan zen eta errudun bakarra ETAren bortizkeria, patologikoa, zentzurik gabekoa, inongo legitimitaterik sekulan izan ez zuena. Espainol demokrazia garaile atera da eta horren alde aritu direnei merezimendu osoa zor zaie.

 Beste aldetik Barrionuevok lasai hitz egiten ahal du, baitaki ez dela isolatua, sistema oso baten partaide bat baizik. Bera bezala, asko dira buruzagi politiko eta estatu segurtasun arduradunak inpunitateaz baliatu direnak. Justiziaren benedikazioa jaso dute eta PSOE nahiz PPko gobernuek babestu dituzte. Nola ez den lasaitasunez hitz eginen Barrionuevok, 10 urteko kondena bildurik soilik hiru hilabetez preso egon ondoren.

 Baina mingarriak izanik ere, nolazbait eskertzekoak dira Barrionuevoren adierazpenak. Izan ere, urratzen dute kontakizun dominantea eta mahai gaineratzen dute gatazkaren gordina. Oroitarazten dute espainol justizia gerlako arma bat baizik ez dela izan euskal herriaren kontra. Oroitarazten dute PSOEko buruzagiek orduan erakutsi zioten elkartasun osoa. Estatu terrorismoa asumitzearekin oroitarazten dituzte ere salbuespen egoera, ZEN planoa, tortura sistematikoa eta errepresio bortitza. Hots gatazka armatuaren iturrian eta luzapenean Estatuaren erantzukizuna. Eta aldi berean egoera normalizatu batera zonbat urrats egin gabe diren oraino, Euskal Herriko gatazka politikoan inplikaturiko batzuen partetik.

 

Hurrengo gertakariak

Torturari buruzko dokumentala eta hitzaldia / Documentaire et conférence sur la torture
Maiatza
7
Mai
Itsasu(Itxassou)
Faxismoaren kuntreko Egüna / Journée contre le fascisme
Maiatza
8
Mai
Maule-Lextarre(Mauléon-Licharre)
Hitzaldia : "Prostituzioaren eztabaida hizpide" / Conférence à propos du débat sur la prostitution
Maiatza
9
Mai
Baiona(Bayonne)
Palestindar populuaren aurkako gerla salatzeko elkarretaratzeak / Rassemblements contre la guerre co...
Maiatza
9, 16, 23, 30
Mai
Pintxo/DJ Palestinaren alde / Pintxo/DJ en soutien à la Palestine
Maiatza
15
Mai
Baiona(Bayonne)
Gertakari guziak ikusi

Gaiak

  • Gaiak / Thèmes
Filters changed, please click to submit when done

Logo Diaspora*. Logo PeerTube. Logo Facebook.

  • Konexione

Back to Top

© 2026 Ezkermila