Ezkermila
  • Artikulu bat proposatu
  • Hitzordu bat publikatu
  • Informazio gutuna
  • Bilatu
  • Harremanak
  • Français
Toggle Navigation
  • Harrera
  • Ekarpenak
  • Elkarrizketak
  • Memoria
  • Beste nonbait irakurria
  • Agenda
  • Ezkermilari buruz

Ossau Irati

DESCRIPTION
Panpi Sainte-Marie

Sor-markarik ez balitz gure lurraldean, mendiko etxalde anitzetan hazkuntza desagertua litzateke, edo penetan bederen. Ipar Euskal Herriko hitzan argitaratua.

Laborantza

{up readmore=Résumé en français | textless=Fermer le résumé | class=up-readmore resume-eus}De l'importace de préserver le cahier des charges du label Ossau Iraty pour le maintien de l'agriculture paysanne.{/up readmore}

2025-02-21
Ekarpenak

Mendiko etxaldeetan hazkuntza da nagusi, kanpoko hazkuntza. Gaur egun ezagutzen ditugun pasaiak laborariek dituzte parte handiz marraztu, mendeetan gaindi beren tropekin pentzeak, larreak eta bortuak alhatuz. Sor-markarik ez balitz gure lurraldean, mendiko etxalde anitzetan hazkuntza desagertua litzateke, edo penetan bederen. Sor-marka lurrari lotua da, herriari, bere historiari eta bere laborariei. Ossau Irati sor-markari esker bizi da. Ez balute garai haietan sor-marka baten egiteko parioa egin, gaur egun esne ekoizpen arras gutiago litzateke gure eskualdean.
Sor-markak ardi saila mantentzen du lurraldean -batez ere, mendialdean-, eta nahi badugu iraun mendiko eremuetan, kalitatezko sor-markaren hautua egin behar dugu, argi eta garbi.
Gure etxalde anitzetan 30 edo 40 mila litro esne ekoizten da urtean. Egin ahala etxekoz etxeko, autonomia zainduz eta bereziki mendia baliatuz. Oraindik egia da ... Mendian bizi gara, mendiaz bizi gara eta mendiarekin bizi gara. Filosofiak edo topografiak agindutakoa, berdin biak eta hobe hola!
Sor-marka batek dituen arau seriosek diote balioa ematen ekoizpenari, eta seriostasun horren prezioa ordaintzeko prest dira kontsumitzaileak. Sor-markari esker esnearen prezioa hein batean atxikitzen da; ez da aski ardi saileko laborariei lan sari duin baten segurtatzeko, baina sor-markarik gabe nor jinen zen mendi xokoetarat esne bila? Eta zer preziotan?
Preseski, aitzineko sor-markaren egiturako hauteskundeetan talde berri batek hartu du gidaritza eta horiek arau anitz aldatu nahi lituzkete esne gehiago ekoizteari buruz joanez. Nire ustez, sor-markaren kaltetan, bere izen onaren ahultzean.
Beharrik badela Inao egitura Frantziako sor-marka guziak kudeatzen dituena ... Diplomatikoki bada ere, ohartua da gaurko taldearen jukutriaz, eta argitasunak eskatu dizkio.
Handik eta hemendik ea heltzen garen ardiak zaintzea baino zailagoa denari buru egiten .

Hurrengo gertakariak

Hitzaldi publikoa "Berangokoekin elkartasunez" / Réunion publique "Solidarité avec les inculpé.es de...
Apirila
30
Avril
Baiona(Bayonne)
Maiatzaren 1eko mobilizazioa / Mobilisation du 1er Mai
Maiatza
1
Mai
Baiona(Bayonne)
Maiatzaren 1eko mobilizazioa Maulen / Mobilisation du 1er Mai à Mauléon
Maiatza
1
Mai
Maule-Lextarre(Mauléon-Licharre)
Irulegiko irratiaren sostengu gaualdia / Soirée en soutien à Irulegiko Irratia
Maiatza
2
Mai
Izura-Azme(Ostabat-Asme)
Palestindar populuaren aurkako gerla salatzeko elkarretaratzeak / Rassemblements contre la guerre co...
Maiatza
2, 9, 16, 23, 30
Mai
Gertakari guziak ikusi

Gaiak

  • Gaiak / Thèmes
Filters changed, please click to submit when done

Logo Diaspora*. Logo PeerTube. Logo Facebook.

  • Konexione

Back to Top

© 2026 Ezkermila