Ezkermila
  • Artikulu bat proposatu
  • Hitzordu bat publikatu
  • Informazio gutuna
  • Bilatu
  • Harremanak
  • Français
Toggle Navigation
  • Harrera
  • Ekarpenak
  • Elkarrizketak
  • Memoria
  • Beste nonbait irakurria
  • Agenda
  • Ezkermilari buruz

Sozialismora iritsi arte, ezin lortu zaintza publikoa ?

DESCRIPTION
Joxe Iriarte «Bikila»

GKS-KS eta Itaiako kideak unibertso berezi bat ari dira konfiguratzen Euskal Ezkerraren baitan. Hori ez da gauza txarra, aldiz, aberastasuna eta aniztasuna dakarkio gure ezkerrari. Alabaina, esaten eta egiten duten gauza askorekin eztabaidatu behar dugula deritzot, beste eragile guztietatik desmarkatzen baitira beti.

Generoa-feminismoa Teoriak

{up readmore=Résumé en français | textless=Fermer le résumé | class=up-readmore resume-eus} Les membres du GKS-KS et d'Itaia constituent un univers spécifique au sein d'Euskal Ezkerra. Ce n'est pas une mauvaise chose car cela apporte richesse et diversité à notre camp. Il me semble, cependant, que nous devons discuter beaucoup de choses qu'illes défendent et font, parce qu'illes se démarquent toujours des autres courants. Parfois, se démarquer est une bonne chose, mais pas toujours systématiquement. Il en va de même pour les idées et les propositions. Il semble qu'il n'y ait aucune proposition avec laquelle il n'y ait pas de différence ou de désaccord. {/up readmore}

2023-12-15
Ekarpenak

Batzuetan desmarkatzea ona da, baina ez beti, sistematikoki. Gauza bera ideiei eta proposamenenei dagokienez. Ematen du ez dagoela proposamenik zeinetan desberdintasun edo desadostasunik agertzen ez duten.

A-30eko grebaren inguruan, zenbait tokitan berriro ere, beren aldetik manifestatzera deitu zuten, eta erreibindikazioen inguruan ere desberdintasuna ageri dute zaintzen auziaz eztabaidatzean. Hauxe da aipatu zutena Nadia Perez eta Irene Ruiz Itaiako kideek (berria):

«A-30erako deituriko Greba Orokor Feministaren harira, Mugimendu Feministak zaintza esparru osoa berrantolatzeko helburua mahaigaineratu du deialdi horrekin eta irtenbidea instituzio publikoak interpelatu eta presionatzean kokatu dute, azaldu dutenagatik erakundeen ardura baita zaintzarako eskubide unibertsala aitortzea eta bermatzea. Instituzioak gizartearen eraldaketarako tresna gisa kokatzea eta estatuaren kudeaketa aurrerakoiena sinestea ameskeria hutsa da».

Merezi du argudio hau eztabaidatzeak: eraldaketa sozialista bultzatzeko tresna gisa, argumentuak hein handi batean arrazoia izan dezake (gaurko instituzio burgesak ez baitira izango gerokoen berme eta eragile), baina, gauden gizarte kapitalistan zaintza publikoa eta ez pribatua gauzatzeko argudio bezala, guztiz faltsua da, eta langile mugimenduaren eta senide inplikatuen aldarrikapenen aurka doa. Hala, gizarte sozialista lortu arte ezin dugu estatu kapitalista behartu ongizatearen esparruan? Ez al da horixe bera azken mende erdian langile mugimenduak borrokaren bidez lortutakoari uko egitea? Eta horixe bera da justu neoliberalismoa eta EAJ ahultzen eta desegiten ari direna pribatizazioen bidez? Erreformak dira, baina beharrezkoak.

Eta hau ere esan zuten: «Instituzioetan langileon interesak defendatzeko eta bermatzeko aukera bakarra instituzioetatik kanpo indar politiko independentea sortzea da. Horrek berma dezake instituzio burgesen aurrean, proletariotzaren instituzioak gailentzea. Kontrara, instituzioen baitan indar posizioa lortzera bideraturiko proposamenak ez du zapaltzen gaituen kapitalaren markoa gainditzeko aukerarik».

Sindikatuek, familiek eta zaintza alorrean ari diren langileek pribatizazioari aurre egiten dioten garaiotan, Itaiak indar politiko independentean jartzen du indarra, hori egin ezean gure teilatuari harrika gabiltzalako bestela. Horrek esan nahi du udaletxeei, aldundiei, gobernuei, ezin zaiela eskatu zaintza publikoa berma dezaten. Eta orduan, zaintzak delako erakunde guztiz alternatibo horren baitan (alderdi, sindikatu, kontseilu, edo auskalo…) geratuko lirateke. Auskalo nola finantzatutakoak, laguntza publikotik ezin baita ezer hartu burgesak direlako, ezta?

Bukatzeko: «Zaintzaren sektorearen eta zerbitzuaren miseriazko baldintzei eta lan banaketa sexualari aurre egiteko, konkretuki, oinarrizko bi aldarri izan behar genituzke kontuan: lehena, zaintza lanen sozializazioa, hau da, zaintza lanek emakumeon ardura izatetik gizarte osoaren ardura izatera pasatu behar dute. Zaintza lanak ezin dira familiako esparru pribatuan geratu, gizartearen antolaketak zerbitzu horretaz arduratu behar du. Bigarrena, guztiontzako soldata berdintasuna. Hau da, klaserik gabeko gizarte bat».

Zaintza-lanen sozializazioari buruzkoarekin ados, feminismoaren aldarri historikoa da, baina klaserik gabeko gizartea soldata berdintasunean finkatzea iruzur bat da. Soldata parekotasunak desberdintasuna gutxitzen du, baina ez du berdintasuna lortzen. Horretarako, gizartearen oinarrian dauden produkzio moldeak goitik behera alda beharko genituzke, baita propietatea bera ere. Beraz, Itaiaren planteamenduan elkartzen dira muturreko ezkerkeria instituzio alorrean eta inuxentekeri galanta gizarte aldaketarako baldintzen baitan.

Artikulu hori www.zuzen.eus webgunean atera da.

Hurrengo gertakariak

Hitzaldi publikoa "Berangokoekin elkartasunez" / Réunion publique "Solidarité avec les inculpé.es de...
Apirila
30
Avril
Baiona(Bayonne)
Maiatzaren 1eko mobilizazioa / Mobilisation du 1er Mai
Maiatza
1
Mai
Baiona(Bayonne)
Maiatzaren 1eko mobilizazioa Maulen / Mobilisation du 1er Mai à Mauléon
Maiatza
1
Mai
Maule-Lextarre(Mauléon-Licharre)
Irulegiko irratiaren sostengu gaualdia / Soirée en soutien à Irulegiko Irratia
Maiatza
2
Mai
Izura-Azme(Ostabat-Asme)
Palestindar populuaren aurkako gerla salatzeko elkarretaratzeak / Rassemblements contre la guerre co...
Maiatza
2, 9, 16, 23, 30
Mai
Gertakari guziak ikusi

Gaiak

  • Gaiak / Thèmes
Filters changed, please click to submit when done

Logo Diaspora*. Logo PeerTube. Logo Facebook.

  • Konexione

Back to Top

© 2026 Ezkermila