Ezkermila
  • Artikulu bat proposatu
  • Hitzordu bat publikatu
  • Informazio gutuna
  • Bilatu
  • Harremanak
  • Français
Toggle Navigation
  • Harrera
  • Ekarpenak
  • Elkarrizketak
  • Memoria
  • Beste nonbait irakurria
  • Agenda
  • Ezkermilari buruz

Trump-Putinen ituna

DESCRIPTION
Joxe Iriarte «Bikila»

Trump-Putinen ituna internazional atzerakoi berriaren birmoldaketaren abiapuntua dugu. “Ukraina, herrialde inbaditua, sakrifizio handiekin hiru urtetako gerra izugarri honetan, erasotzaile inperialistaren armada izugarriaren aurrean gai izan da bere independentzia defendatzeko. Jakina, hori ez zen posible izango Mendebaldeak armaz hornitu izan ez balitu, baina faktore nagusia Ukrainako herritarren ausardia eta motibazio handia izan dira.” Lyá Budraitskisek errusiar ezkerreko intelektualak horrela aipatzen du Ukrainaren sakrifizioa. zuzeu.eus webgunean argitaratua.

Nazioarteko elkartasuna Estrategiak

{up readmore=Résumé en français | textless=Fermer le résumé | class=up-readmore resume-eus} Le traité de Trump-Poutine est le point de départ du remaniement de la nouvelle internationale rétrograde. "L'Ukraine, pays envahi, avec de grands sacrifices dans cette terrible guerre de trois ans, a été capable de défendre son indépendance contre l'armée de l'assaillant impérialiste. Bien sûr, cela n'aurait pas été possible si l'Occident ne les avait pas armés, mais le principal facteur a été le courage et la grande motivation de la population ukrainienne." L'intellectuel russe de gauche Lyá Budraitskisen parle ainsi du sacrifice de l'Ukraine. {/up readmore}

2025-05-12
Ekarpenak

Michael Roberts ekonomialariak honako hau esaten du: “Errusiak Ukraina inbaditu izanak galera izugarriak eragin dizkio Ukrainako herriari. 46.000 zibil eta, agian, 500.000 soldadu hilak izan dira. Milioika pertsonak atzerrira ihes egin dute, eta beste milioi asko beren etxeetatik alde egitera behartuak izan dira. Kievek bere zerbitzuko langileen 50.000 kide galdu ditu. Ukrainako BPGa % 25 jaitsi da, eta 7,1 milioi ukrainar pobrezian bizi dira orain”.

Errusiak bere inbasio orokorra 2022ko otsailean abiarazi zuenean, AEBk Zelenskiri herrialdetik ihes egiteko aholkatu zion hasiera batean, uste baitzuen ez zegoela aukerarik armada errusiarra oinetan gelditzeko. Hala ere, ukrainar herriak errusiar tropen atzeraraztea lortu zuen, AEB eta Putinen harridurarako. Orduan hasi zen AEBk eta NATOk Ukrainari laguntza militarra eta ekonomikoa ematen. Dena den, laguntza mugatua, Ukrainak eutsi ahal zezan, baina ez nahikoa Errusia derrotatzeko. Helburu hori inoiz ez zen egon auziaren mamian.

Guzti hori kontuan izan beharko genuke, Trump Estatu Batuko presidentziara heldu denetik, izan den aldaketa ondo neurtzeko unean. Orain AEBk emandako laguntzaren ordainean (zeren izugarrizko negozioa izan den armagintza industriarako ) bere lurretan dauden mineral arraroaren ustiaketa ezarri nahi dio Ukrainiari, eta gainera, labankada moduan Putinek lapurtutako eremu geografikoa ontzat hartzea behartu “bakera” heldu nahi bada. Hau da, bi inperialismoaren aliantzak Ukraina kolonizatu nahi du bakoitzak beren interesen arabera.

Ez da lehen aldia potentzia inperialista handi batek norabidea aldatu eta bat egiten duela etsai zahar batekin. Gogora dezagun nola Richard Nixonek bat-batean Txinara hurbildu zen 1970eko hamarkadaren hasieran, Vietnamgo gerra hainbat urtez luzatzea ekarri zuena (Maok laguntza murriztu zion Ipar Vietnami).

Baina bada aurrekari bat are harrigarriagoa 1939ko Hitler-Stalin ituna izan zen. Alemania faxistaren eta Errusia estalinistaren arteko aliantzak argi berdea eman zion bigarren mundu gerrari.

Orduan bezala, gaur egun, Ukrainaren patuak mundu osoari eragiten dio, estatu txikien eskubide eta subiranotasunaren auzia mahi gainean jarri baitu. Ukrainako lurraldearen eta baliabide naturalen zatiketari dagokionez Trumpek Putinekin duen itunak aurrera jarraitzen badu, 1938ko Municheko itunaren antzeko aurrekari bat sortuko du, eta erakutsiko du estatu txikiak peoi hutsak direla potentzia handien jokoan. Horrek kezkatu beharko liguke.

Gaizki deitutako bake plan honek aurrera egingo balu, Ukrainiaren zati batean Putinek anexioa bermatu eta oraindik kontrolatzen ez dituen lurraldearen zati batzuk lortuko lituzke eta beste zatian inperialismo estatubatuarraren kolonia ekonomikoa bihurtuko litzateke. Errusiak anexioa bermatzeaz gain une honetan nahiko murriztua duen aparatu militarra berreraikiko luke (indar errusiarrak ia akituta daude jasan dituzten galera handiengatik, bereziki soldadu eta armamentu astunetatik, tankeak eta artilleria piezak kasu) etorkizun batean inguruko herrialdeei eraso berriak prestatzeko. Errusiak Europa osoa jazartuko duela asmakizun interesatua eta gezurrezko hipotesia izan arren, ez baitu horretarako indar eta interes nahikorik, ezin da ezkutatu ez duela interes inperialistarik bere bizilagunekiko, batez ere, Finlandia eta Herritar Baltikoekiko. Moldavia eta Georgia ere bere jomugan egongo dira. Herrialde horien izua Errusiarekiko, guretzako gehiegizkoa lirudike baina ez ustela. Historia lekuko.

Gurea ezin da izan: Bakea nahi baduzu prestatu gerra! Oligarken eta militaristen predikua. Aldiz, “Hiltzen gaituen Gerrarik ez! Ezta zapaltzen gaituen bakeari ere ez!” edo Pax Romana gezurtia.

Alde horretatik gauzak garbi. Europar Batasunak Ukrainiari laguntzeko aitzakiaz armagintza lasterketan sartu nahi gaitu eta gerra giroa hauspotu. Armamentuan eta armadetan 800 mila milioi gastatu nahi dituzte. Horietatik 650 mila estatu bakoitzetik atera beharko dira; beste 150 mila milioi, berriz, Batasunaren aurrekontuak babestutako zor mankomunatuak izango dira.

Asmo horiei ezezko borobila adierazi behar diogu eta aldi berean gaitzetsi NATOren presentzia gure lurraldetan eta bere desegitean alde lan egin. Bloke militar guzien aurka (OTAN, OTSC, AUKUS) mendebaleko edo ekialdeko blokea izan, eta desnuklearizazioaren alde.

Dena den, Ukraina auziaz haratako komenigarria da antzematea zer dagoen Trump-Putin itunaren atzean. Aspaldi gaitzetsi ohi dugu Egungo Europa Batasun neoliberalaren edo EEBB.ko Alderdi Demokrataren jarrera inperialista, baina adi! Bai Trumpek bai Putinek nahi dutena da Europa eskubiagoa, atzerakoiagoa! Zeinetan Le Pen, Orban, Meloni, Abascal eta enparauek izan daitezen Europaren nagusi berriak.

Epe laburrean, plan honek Ukraina zapaltzeaz gain mendebaldean dauden alderdi trumpistak, eta eskuin muturreko subiranistak babestea du helburu.

Gurea beste bidea izan behar du: internazionalista, gerra inperialista eta arrazakeriaren aurkakoa. Erregai fosilik gabe, energia nuklearrik gabe eta agronegoziorik gabe. Bestelako Europa demokratikoa, soziala, feminista, irekia, eskuzabala eta ekologista. Gizarte-segurantza garatuz, zerbitzu publikoak indartuz, desberdintasunaren aurka borrokatuz eta pobrezia ezabatuko duen Europa eraikiz. Zeinak, finantzak, energia, armamentu-industria (beste zereginetarako errekonbertituz) eta funtsezko beste sektore batzuk sozializatuko lukeena.

Hori da benetako bakea lortzeko biderik egokiena. Gurean eta edonon.

Hurrengo gertakariak

Indarkeria matxistaren aurkako mobilizazioa / Mobilisation contre la violence machiste
Apirila
15
Avril
Baiona(Bayonne)
Salah Hammouri Elkar liburu dendan / Salah Hammouri à la librairie Elkar
Apirila
16
Avril
Baiona(Bayonne)
Yadan legearen aurkako elkarretaratzea / Rassemblement contre la loi Yadan
Apirila
16
Avril
Baiona(Bayonne)
Eusko Eguna Ezpeletan / Journée de l'eusko à Espelette
Apirila
18
Avril
Ezpeleta(Espelette)
Palestindar populuaren aurkako gerla salatzeko elkarretaratzeak / Rassemblements contre la guerre co...
Apirila
18, 25
Avril
Gertakari guziak ikusi

Gaiak

  • Gaiak / Thèmes
Filters changed, please click to submit when done

Logo Diaspora*. Logo PeerTube. Logo Facebook.

  • Konexione

Back to Top

© 2026 Ezkermila