Ezkermila
  • Artikulu bat proposatu
  • Hitzordu bat publikatu
  • Informazio gutuna
  • Bilatu
  • Harremanak
  • Français
Toggle Navigation
  • Harrera
  • Ekarpenak
  • Elkarrizketak
  • Memoria
  • Beste nonbait irakurria
  • Agenda
  • Ezkermilari buruz

Ukrainako guda, nola eta noiz amaituko da? Batek daki !

DESCRIPTION
Joxe Iriarte «Bikila»

Ukrainako guda amaituta, zer ? Galdera moduan jarritako izenburu horrekin Joan Mari Belokik gerra horrekiko bere hipotesia azaldu zigun pasa den abenduaren 26ko Berrian. Bertan zera plazaratu zigun, Ukrainako armada kolapsotik oso gertu dagoela, dagoeneko puntu horretara iritsi ez bada. Artikulu hau zuzeu.eus webgunean argitaratu da.

Nazioarteko elkartasuna

{up readmore=Laburpena euskaraz | textless=Laburpena hetsi | class=up-readmore resume-eus}Quelle situation après la fin de la guerre en Ukraine ? Sous ce titre, Joan Mari Beloki nous a exposé son hypothèse à propos de cette guerre dans Berria du 26 décembre dernier. Il nous annonce que l'armée ukrainienne est très proche de l'effondrement, si elle n'en est pas déjà là. Donner crédit à une telle hypothèse est pour le moins osé. Pour ma part, je crois que le conflit en Ukraine est dans une impasse avec des hauts et des bas, et qu'elle va malheureusement se prolonger si les alliés de l'Ukraine ne l'abandonne pas. Alors oui. L'Ukraine (David) ne pourrait pas affronter la Russie (Goliath). Mais cette hypothèse n'est pas encore à l'ordre du jour. {/up readmore}

2024-02-12
Ekarpenak

Ausardia behar da halako hipotesia egiatzat emateko. Nik aldiz, Ukrainako gatazka inpasse gorabeheratsuan dagoela uste dut, eta zoritxarrez luzera joko duela, baldin eta Ukrainaren aliatuek huts egiten ez badiote eta bazterrean utzi. Orduan bai. Ukrainak (Davidek) ezingo lioke aurre egin Errusiari (Goliati). Baina, hipotesi hori ez da gauzatu oraingoz.

Hipotesiak hipotesi, benetan larria iruditzen zaidana da Beloki jaunaren pasartea amaieraz honakoa dioenean: Noren esku geratuko da gudari amaiera ofiziala ematea? Gaur Zelenskiren esku dago. Bihar auskalo. AEBtako agintariak ordezkoa bilatzen ari omen zaizkio. Hala ere, bat ala beste izan, eseriko denak Errusia irabazlearen exijentziak onartu beharko ditu.

Ez nago ados ezta ere. Iritziak iritzi, badago gerra bukatzeko beste modu bat askoz zuzenagoa, demokratikoa. Inbaditzailea, alegia, Errusia, Ukrainatik alde egitea. Errusiak hasi zuen gerra eta beraiei dagokie bukatzea. Nik bat egiten dut Boris Kagarlitsky Errusiar disidente kartzelatuak dioenarekin: “Putinen erregimena kriminala da, Ukrainaren inbasioa kriminala da, ez dago justifikaziorik horretarako, eta horren aurka egin behar da”. Belokik diona errenditzea litzateke, eta kitto. Hori da nahi duzuna?

Belokiren artikuluan azaltzen den panoramikarekin, akabo gaur ezagutzen dugun Ukraina: “Krimea, Luhansk eta Donetsk dagoeneko Errusian txertatu dira betiko. Zaporozhye eta Jerson Errusiaren baitan geratuko dira sarri. Odessa, Jarkov eta beste hainbat eskualdek ere ia ziur hala bukatuko dutela”.

Eta hori, ikuspegi demokratiko eta internazionalistatik desastre hutsa litzateke. Alegia, inperio batek (hala Errusia ez al da inperioa?) herri ahulagoa inbaditzea aitzakia (desnazifikazioa eta desmilitarizatzea?) barregarri dela medio, berau zilegitzea eta txalotzea harrigarria deritzait autodeterminazio eskubidea defenditzen dugunon aldetik. Edo norbaitek pentsatzen du Putin etxean otso eta kanpoan uso izango dela? Galdetu diezaiotela txetxeniarrei, LGTBI+ komunitateari edota errusiar disidenteei.

Horrez gainera, Belokik gerra ondoko Ukraina “berriak” nolako gobernua izan beharko lukeen esatera ausartzen da. Abiapuntua, jakina, Errusiako propaganda zerbitzuek eta beren sokako guztiek behin eta berriz errepikatzen duten tesia dugu: “2014an Euromaidan deituriko estatu kolpea eman zutenetik, boteregune guztiak naziek eskuratu zituzten. Hamar urteotan soilik beren ideologia faxistak izan du landua izateko eskubidea. Politika horrek eta bere gidariek ez dute lekurik izanen Ukraina berrituan. Herritarrek hautatutako politikariek hartu beharko dute herrialdearen lema eta politika herritarragoa egin beharko dute. Kartzelak hustu, alderdi politikoak eta sindikatuak legeztatu, itxitako komunikabideei berriz bideak zabaldu”. Ez da esaten, seguraski besteekin beteko zituztela berriro kartzelak eta zein alderdi ilegalizatuko zituzten (Errusian bezala?) eta zer gertatuko zen ukrainar hizkuntza eta kulturarekin, LGTBI+ komunitatearekin, etab.

Bestalde, AEBak dauzkagu beti atzetik. Honakoa diosku Belokik: “AEBek lortu al dute helburua? Zigorrekin Errusiaren ekonomiak krak egitea espero zuten, Putin gobernutik botatzea, Errusiako Federazioa bost puskatan haustea, bertako gobernu berriak lagun egin eta aurrerantzean bertako ondasunak eskuratzeko erraztasunak izatea”. Nik uste, horiek ez dira NATOren benetako asmoak. Arriskutsuegiak ez ezik, ez lirateke oso errealistak. Gauza bat da NATOk Errusia estutzea, kikildu eta otzandu nahi izatea eta oso bestelakoa, Errusia goitik behera amildu nahi izatea, gerra nuklearraren arriskuari aurre eginez. AEBk Errusia desegiteko asmoa balu, ez litzateke mugatuko Ukrainari laguntzera, beste ofentsiba mota burutuko luke.

Dena den, galderari buelta eman diezaiokegu: Errusiak bete du bere helburua? Belokiren hipotesia burutuko balitz, bai, jakina. Alabaina, Europari begira jartzen bagara, esan beharko dugu Errusiaren asmoa Ukraina inbaditzerakoan NATO ahultzea edo aurre egitea baldin bazen, justu kontrakoa lortu duela: Finlandia, Suedia, tradizionalki estatu neutralak zirenak, NATOn sartu dira, aurrekontu militarrak eta militarismoa indartu da, eta hibernazio prozesuan zegoen NATO berpiztu da, gure zorigaitzerako. Putinen gerra opari bat izan da inperialismo estatubatuarrarentzat, NATO indartu eta zilegitu baita ia Europa osoan.

Nik uste, Ukrainaren balizko porrotak, Ukrainako herriarentzat, Errusiako eta Bielorrusiako herrientzat kaltegarria izateaz gain, nabarmen zailduko lituzkeela Europan gizartea eraldatzeko aukerak. Bloke militarrak indartzera eramango luke, berrarmatze orokortura, eta emantzipazioaren alde borrokatzen dutenen aldekoa izango ez litzatekeen liskar-aldi batera. Putinen aldekoa den eskuin muturra hauspotuko luke. Aitzitik, Ukrainaren garaipen politikoak (militarra baino) “herrien udaberria” ekar lezake eskualdean.

Nire desioa litzateke Ukraina independente, burujabe eta demokratikoa gauzatzea, non izaera nazional desberdinek (ukrainar soilak eta errusiar-ukrainarrak) bere tokia aurkitzen duten, errepublika federal gisa. Bere burua bloketik kanpo kokatua, neutrala eta ez lerrokatua Errusia edo NATOren baitan. Nazio Batuaren babesean, baizik. Hots, nire herriarentzat desio dudana desio diot ukraniar herriari.

Hurrengo gertakariak

Hitzaldi publikoa "Berangokoekin elkartasunez" / Réunion publique "Solidarité avec les inculpé.es de...
Apirila
30
Avril
Baiona(Bayonne)
Maiatzaren 1eko mobilizazioa / Mobilisation du 1er Mai
Maiatza
1
Mai
Baiona(Bayonne)
Maiatzaren 1eko mobilizazioa Maulen / Mobilisation du 1er Mai à Mauléon
Maiatza
1
Mai
Maule-Lextarre(Mauléon-Licharre)
Irulegiko irratiaren sostengu gaualdia / Soirée en soutien à Irulegiko Irratia
Maiatza
2
Mai
Izura-Azme(Ostabat-Asme)
Palestindar populuaren aurkako gerla salatzeko elkarretaratzeak / Rassemblements contre la guerre co...
Maiatza
2, 9, 16, 23, 30
Mai
Gertakari guziak ikusi

Gaiak

  • Gaiak / Thèmes
Filters changed, please click to submit when done

Logo Diaspora*. Logo PeerTube. Logo Facebook.

  • Konexione

Back to Top

© 2026 Ezkermila