Zergatik ez dugun gure ADNa eman nahi

Duela zonbait aste komisaldegira konbokatuak izan gara, gure ADNa emateko. Prozedura arrunta eta legezkoa iduriz, kondenatua den pertsona oro ADNa ematera behartua omen baita.
{up readmore=Résumé en français | textless=Fermer le résumé | class=up-readmore resume-eus}Version en français : https://www.ezkermila.eus/fr/grain-a-moudre/item/zergatik-ez-dugun-gure-adna-eman-nahi-2.html.{/up readmore}
Bouygues promotorearen bulego batean Marienia etxe proiektua aurkezteko maketa lurrez estaltzeagatik kondenatuak izan ginen 2024ko udaberrian (auzia martxoaren 12an, emaitza maiatzean, kondena behin betikoa ekainaren hasieran).
Atxiloaldian, ADNa ematea ukatu genuen nahiz eta jakinarazi ziguten delitu bat zela. Halere, auzian ez ginen horretarako kondenatuak izan, beste antzeko auzi batzuetan gertatu bezala (Gorka Torre adibidez hilabete bat presondegi gibelapenarekin bildu zuen hatz markak eta hatz biologikoak ez baitzituen eman, euskararen aldeko inskripzioengatik izan zuen auzi batean).
Baina afera ez zen bukatua... Alabaina duela zonbait aste komisaldegira berriz konbokatuak izan gara, gure ADNa emateko. Prozedura arrunta eta legezkoa iduriz, kondenatua den pertsona oro ADNa ematera behartua omen baita.
Haatik, gure ADNa ez genuela emanen erabaki dugu, beste auzi baten mehatxua izanik ere.
Borroka hau eramatea erabaki dugu gure oinarrizko eskubideen izenean eta bizi pribatuaren errespetuaren izenean. ADNa zerbait biziki pertsonala da, gure ondarea da nolazpait, informazio asko ematen ahal dituena, arbaso eta jarraitzaileei buruz, gure familiakoen informazioak, ukan ditzakegun eritasunetaz, edo pertsonaren beste alderdi intimo batzuk ager daitezke datu genetikoetan. Bestalde datu konfidantzialak nola erabil eta atxiki ditzaketen arazoa pausatzen du.
ADNak, hatz biologikoak hots, FNAEG deitu fitxategi batean atxikiak dira, 25 eta 40 urte bitartean, kondena ezarri zeneko delituaren arabera. Hasieran batean (1998an) sexu delito larrientzat sortua izan zen baina urteak pasa arau, geroz eta gehiago dira ADN hartzea eskatzeko eta gero atxikitzeko delako delituak eta gaur egun atxilotua den orori eta are gehiago kondenatua den pertsona guztiei ADN ematera behartzen zaie; ezeztatzeko aukera bada ere, delitu bat da eta kondena bat arriskatzen da (urte bat presondegi eta 15 mila euro, gehienik noski).
Horrez gain, azken hamarkadaren lege sekuritarioak biderkatu dira eta mugimendu sozial eta ekologisten errepresioa emendatu da, atxilotzeak biderkatuz; atxilotuei hatz-marrak, argazkia eta ADNa hartu nahi zaizkie atxilotzeko arrazoia edozein izanik ere, pertsona ordu batzuk berantago askatua bada ere. Giza eskubideen aldeko hainbat elkartek salatzen duten bezala, populazioaren fitxatze sistematikoa eta orokorraren logika batean sartu gara. 2020an jadanik 5 milioi pertsona ziren; zenbat gaur egun ?
ADN hartzearen aurkako borroka ez da berria. Duela zonbait urte jadanik Ipar Euskal Herriko laboraria den Jean-Michel Aizagerrek ukatu zuen ADNa ematea, auzi batean kondenatua izan ondoren*. 500 euroko isuna pagatzera kondenatua izan zen Baionan, berriz ere Pauen eta Kasazio gorteak bere helegitea ukatu zuen. Tematu zen eta Europako Giza eskubideen Gorteraino afera eraman eta irabazi zuen 8 urte berantago (2017an).
Jean-Michel Aizager eta beste batzuek eraman zuten borrokari esker hatz biologikoen atxikitzeko baldintzak aldatuak izan ziren. Atxikitze epeak moldatuak izan baziren infrakzioaren arabera 25 urtekoa da oraindik gutxienezko epea kondena bat dutenentzat, lehen 40 urte zelarik denentzat. Atxilotuak baina ez kondenatuak izan direnen kasuan ezabatzea eska daiteke baina prozedura luze eta konplikatua da.
Jurisprudentzia aldetik lorpen batzuk izan dira ere, eredutzat hartzen ahal direnak. Adibidez, 2021ko irailaren 22ko kasazio gorteren jujamenduaren arabera, epaileak duela proportzionaltasuna kontrolatu behar, ustezko delitua eta nahitaezko ADNa hartzearen artean. Frantziako presidentearen potreten kentzaileen auzian Kasazio Auzitegiak kontsideratu zuen “arau-haustea ekintza politiko eta militante baten testuinguruan burutu zela, interes orokorreko helburu batekin” eta ebatzi zuen disproportzioa bazela ustezko delitua eta bizi pribatuaren errespetua urratzen duen hatz biologikoak FNAEGen atxikitzearen artean.
Epilogoa
Erran bezala komisaldegira joan eta gure ADNa ematea ukatu dugu. Prozedura berri bat ideki da eta hona prokuradorearen erabakia : Notification d'un avertissement pénal probatoire par le procureur de la République de Bayonne. Compte tenu de votre personnalité, de la nature des faits et du contexte dans lequel ils sont intervenus, j'ai décidé, à titre exceptionnel, de ne pas engager de poursuites à votre encontre mais de vous adresser le présent avertissement pénal probatoire.
Argi da borroka hau zilegi dela eta balio duela eramatea...
Jeanine Beyrie, Jakes Bortayrou, Dominika Daguerre, Felipe Laskarray
*Ainarben ELBk antolatu elkarretaratze batean, gendarmekin izandako istiluen ondorioz atxilotua izan zen eta presontegi 2 hilabetera (gibelapenarekin) kondenatua