Irabazi arte

2024-03-11
Ekarpenak
Laborantza Antolaketa / Urbanismoa
2023ko azaroaren 7an, OSTIA (Okupazio Tematsua Irabazi Arte) borroka-sareko lau militante atxilotu zituzten etxen, eta Baionako komisaldegian egon ziren zenbait orduz. Haien gain ezarriak diren egitateak: BOUYGUES IMMOBILIERen lokalean isuritako lasto sorta eta zenbait lur ontzi. Zer sarekada bikaina polizia judizialarentzat (eko)terrorismoaren aurkako borrokan!