Ezkermila
  • Artikulu bat proposatu
  • Hitzordu bat publikatu
  • Informazio gutuna
  • Bilatu
  • Harremanak
  • Français
Toggle Navigation
  • Harrera
  • Ekarpenak
  • Elkarrizketak
  • Memoria
  • Beste nonbait irakurria
  • Agenda
  • Ezkermilari buruz

Irabazi arte

DESCRIPTION
Joana Detchart

2023ko azaroaren 7an, OSTIA (Okupazio Tematsua Irabazi Arte) borroka-sareko lau militante atxilotu zituzten etxen, eta Baionako komisaldegian egon ziren zenbait orduz. Haien gain ezarriak diren egitateak: BOUYGUES IMMOBILIERen lokalean isuritako lasto sorta eta zenbait lur ontzi. Zer sarekada bikaina polizia judizialarentzat (eko)terrorismoaren aurkako borrokan!

 

Laborantza Antolaketa / Urbanismoa

{up readmore=Résumé en français | textless=Fermer le résumé | class=up-readmore resume-eus}Lire par ailleurs la version en français.{/up readmore}

2024-03-11
Ekarpenak

Baina auzitegira eramaiten dituen ekintza honek Marieniako (Kanbo) lurren artifizializazioaren kontrako borroka zabalagoan kokatzen da, eta mugimendu sozial eta ekologisten errepresioaren testuinguru globalagoa oroitarazten digu.

Buruz buru diren bi mundu

Lurren hartzeak, lurzoruen artifizializazioa, lurraren espekulazioa... Bizitza eta bizidunekin dugun loturaren hausturaren ondorioak dira.

Proiektu hilgarri hauen parean, jadanik duela urteak eta urteak jendea antolatzen ari dela. Orain “eko-terroristak” deitzen direnak ez dira gaiaren sortzetikako jakintsuak, baizik eta esperientzia hartu baitute haien mobilizazioen bitartez: laborariak, naturalistak, oro har lurraldeetako biztanleak. Beraz, borroka ekologisten historia luzea izan da, eta planeta osoan kokatua, beharrezkoak ez diren proiektuen kontra.

Besteak beste, Lurraren Altxamenduak adibide ona da Frantziako lurraldeko borroka ekologisten forma antolatu gisa, gobernuaren eta enpresa handien politika ekozidioari aurre egiten diona. Hainbat lurraldetan jende askoren antolaketaren aitzinean, lurrak suntsitzeko proiektuen aurka, laster arriskuan sentitu ziren ekonomia horren hazkundeari oinarritutako politikak. Horregatik, orain arte makina errepresiboaz kanpo, ekologistek betoia eta dirua defendatzeko prest direnen etsaiak irudikatzen dute gaur egun.

 Beste garai bateko proiektua

Euskal Herrian, lau hektareako laborantza-lurrak arriskuan dira Kanboko auzapezak eta Bouygues promotoreak eskuz esku egindako Business as Usual politikarengatik. Duela orain hamar urte baliabide juridikoak eta mobilizazioak badirela Marienia ordokiako betonizazioaren kontra. Proiektu horretan, 94 etxebizitza eraiki nahi dira, etxebizitza sozialak barne. Eta orduan garai batez biperra biologikoan ekoiztua zen kalitate elikagarri handiko eremuan, emankor eta landu handiko larre naturalak mehatxatzen dira.

Ez da etxebizitzaren auzia hemen, elikatzeko jasangarritasunari lehiatzeko gogorik ere ez, etxebizitza eskubidea gure lurren erabilerari lotua baita berez. Tentsio handiko lurralde batean, non urbanizazioa hedatzen den ez sekulan behartsuenak aterpetuz, higiezinen eta lurren espekulazioa txanpon berdinaren bi aldeak dira.

Lurren espekulazioaren aurkako borrokan, Marienia Euskal Herriko gaur egungo erronken sinboloa bilakatu da. Laborantzako lurrak merkantilizatzeko logikatik ateratzeko beharra frogatu nahi da, non elikagaien bertokiratzea eta autonomia hausten duten proiektuek pentsamendu laburra erakusten baitute.

Badakigu laborantza herrikoiaren eredua defendatzen duten laborarientzat zaila dela lurrak lortzea gaur egun, laborantza-industriaren nagusitasunetik urrun. Eta biztanleriaren zati batek aski du hazten gaituzten lurren etorkizuna kapitalaren aldarean sakrifikatzea, hala nola ikusten ditugun gaur egungo laborarien mobilizazioak mundu osoan.

2024ko martxoaren 12an, OSTIAko lau kide epaituko dituzte Baionako Auzitegian

Erronka anitzetako lurralde bateko biztanleak gara, baina gauza bat segur da : gure nortasunen babesa eta aldarrikapena lurraldeen babes eta defentsatik pasatuko da. Aliantza garaia da ere, non, Marieniako lurren etorkizun lasaiaren alde borrokatzen diren antolakunde ugariak bezala (Nahi Dugun Herria, CADE, Lurzaindia, ELB laborarien sindikatua, Marienia Ez Hunki, OSTIA), bizitza-eredu duina eta jasangarria defendatzen baita, eta laborantzak du galdu dugun lurrarekiko lotura indartzen.

Marienia ordokiako 3,7 hektareak betoiez estaltzearen mehatxuarekin, OSTIAk Bouygues-ko maketa bat lurrez estali zuen. Baina gure xedea ez da hor gelditzen. Laborantza eta natura lurren etorkizuna denen esku baita, Marieniako lurrak zaindu behar dira, proiektua behin betiko bertan behera utzi arte.

Orduan, martxoaren 12an Baionako auzitegian bil gaitezen, gose hamikatuak diren betoiako promotoreak epaitzeko, ez dezaten gehiago lurren etorkizuna erabaki nahi duten bezala!

Hurrengo gertakariak

Hitzaldi publikoa "Berangokoekin elkartasunez" / Réunion publique "Solidarité avec les inculpé.es de...
Apirila
30
Avril
Baiona(Bayonne)
Maiatzaren 1eko mobilizazioa / Mobilisation du 1er Mai
Maiatza
1
Mai
Baiona(Bayonne)
Maiatzaren 1eko mobilizazioa Maulen / Mobilisation du 1er Mai à Mauléon
Maiatza
1
Mai
Maule-Lextarre(Mauléon-Licharre)
Irulegiko irratiaren sostengu gaualdia / Soirée en soutien à Irulegiko Irratia
Maiatza
2
Mai
Izura-Azme(Ostabat-Asme)
Palestindar populuaren aurkako gerla salatzeko elkarretaratzeak / Rassemblements contre la guerre co...
Maiatza
2, 9, 16, 23, 30
Mai
Gertakari guziak ikusi

Gaiak

  • Gaiak / Thèmes
Filters changed, please click to submit when done

Logo Diaspora*. Logo PeerTube. Logo Facebook.

  • Konexione

Back to Top

© 2026 Ezkermila