EPSKren elkarrizketa (1995)
Errefuxiatuen sostengu komiteak 84ko udan sortu ziren, gobernamendu sozialistarekin lehen estradizioak gertatu zirenean. Uztailean 8 errefuxiatu atxilotuak izan ziren, eta hor agertu ziren estradizio mehatxu biziki zehatzak. Anai Arteak bilkura zabal batera deitu zuen orduan eta hor ehun bat jende bildu zen. Hortik landa sortu ziren Errefuxiatuen Sustengu Komiteak.
Bestalde ikus EPAISKA ez da toki arrunta ! eta Epaiska bizi-bizirik da !
{up readmore=Résumé en français | textless=Fermer le résumé | class=up-readmore resume-eus} Les comités de soutien aux réfugiés ont été créés à l'été 84 sous le gouvernement socialiste quand les menaces d'extraditions sont apparues. En juillet, 8 réfugiés ont été arrêtés. Des demandes d'extradition ont été formulées. Anai Arte appella à une réunion ouverte à laquelle assistèrent une centaine de personnes. De là sont nés les comités de soutien aux réfugiés. {/up readmore}
Esplikatzen ahal diguzu nola sortu zen EPSK, zer errebeindikazioarekin, eta zer kontestu sozialean ?
Errefuxiatuen sostengu komiteak 84ko udan sortu ziren, gobernamendu sozialistarekin lehen estradizioak gertatu zirenean. Uztailean 8 errefuxiatu atxilotuak izan ziren, eta hor agertu ziren estradizio mehatxu biziki zehatzak. Anai Arteak bilkura zabal batera deitu zuen orduan eta hor ehun bat jende bildu zen. Hortik landa sortu ziren Errefuxiatuen Sustengu Komiteak. Komiteak herri guzietan ba ziren (hamahiru). Berehala komite horiek kanpaina bat antolatzen hasi ziren, estradizioen kontra.

1984ko uda, Hazparnen
Oroitarazi behar da estradizio horiek testuinguru biziki zehatz eta larri batean kokatzen zirela, 83tik goiti GALeko erailketak eta bahiketak hasi baitziren, Joxi ta Joxean-en bahiketarekin. Lehen erailketa, Katturena, Kaietenea ostatuan izan zen, 83ko abenduan. Geroztik, ondoko hilabeteetan eta urteetan, bi aste guztiz erailketa bat izan zen edo erailketa entsegu bat.
GALen erailketak hasi ziren ber mementoan, frantses gobernua hasi zen errefuxiatuen aurkako politika zorrotza eta biziki errepresiboa erematen. 84ko urtarrilean lehen deportazioak izan ziren. Gaur egun diren deportatu gehienak orduan deportatuak izan ziren, Afrikara, Latin Amerikara, eta abar.
Nahiz eta kanpaina biziki zabala egin genuen udan zehar, estradizioak baimenduak izan ziren irailean eta beraz, zazpi errefuxiatuetarik hiru estradituak izan ziren, eta gainerateko lauak Togo-ra espulsatuak edo deportatuak.
Ondotik, Errefuxiatuen Sostengu Komiteen historia, lehen urteetan guttienez, errefuxiatuen aurkako eraso guzien historia izan da ere bai.
Kanpaina hori eta gero, GALen garaian, zer lan egin zenuten?
Gure lana, orduan, alde batetik GALen aurka mobilizatzea, eta informatzea zen. GAL.eko erahilketen hasieratik beretik, mugimendu abertzaleak espainol gobernuaren inplikazioa eta frantses gobernamenduaren babesa salatzen zuen. Askotan oihukatzen genuena zen: "Gonzalez hiltzaile, Mitterrand laguntzaile eta horrek erran nahi duen "guziarekin. Gure lana horren salatzea eta GALen aurka mobilizatzea zen beraz. Erahilketak edo entseguak ziren aldi oro manifestaldiak antolatzen genituen.
Aldi berean, frantses gobernamenduaren erasoen aurka mobilizatzea zen ere gure lanaren beste ardatza, esplikatzea zergatik baziren errefuxiatuak, GAL ez zela mendeku entsegu bat (hori aipatzen baitzen hasieran). Helburu hauekin antolatu zen adibidez 85eko errefuxiatuen aldeko ibilaldia, Ipar Euskal Herrian zehar. Nahiz eta debekatua izan zen, bururaino egitea lortu genuen (Baionatik, Hendaiaraino, Xiberu eta Baxe Nafarroatik pasatuz) eta mobilizazio memento azkarra izan zen, zinez ...

1985eko azaroaren 1a, Arbonatik Donibane Lohizunera
Erraiten ahal da memento hortan, GALen erailketek eta errepresio horrek oihartzun anitz bazutela ...
Helburuetariko bat, eta batez ere frantses gobernamenduarentzat errefuxiatuen komunitatea nolazpait baztertzea zen eta bizi publikotik desagertaraztea. Lortu zutena garai hartan, Iparraldeko populakuntza beldurtzea izan zen. Sentsu hortan, aipatu behar dira ostatuetan egiten ziren gizahilketak (adibidez, Pyrénées ostatuan eta beste batzuetan ere, tipo batzuk sartzen ziren eta tirokatzen zuten, eta orduan izan ziren hil batzuk, bakarrik han izateagatik). Horrek, noski, sortu zituen ondorio batzuk. Alde batetik, abertzaleen haserrea, bainan baita ere jendearen beldurra. Ez zuten lortu errefuxiatuak zokoratzea, baztertzea, bainan beldurra sarraraztea bai. Ondotik, frantses gobernamenduak hobekio pasarazten zituen hartzen zituen neurriak, erranez, gainera, neurri horiek errefuxiatuen babesteko zirela.
Hortan bada ere. hemengo hautetsien jokamoldea. nola erabili duten memento hori mugimendu abertzalea baztertzeko ...
Lehen erailketatik landa, jadanik, hemengo hautetsien lehen deklarapenak izan ziren GALen atentatuak salatzeko bainan batez ere abertzaleak kondenatzeko (errefuxiatuak, baita ere abertzale guziak). Sistematikoki erailketa bat bazenean errefuxiatuen aurka erabiltzen zuten, haien espulsioak edo deportazioak eskatzeko, baita ere mugimendu abertzale guziaren aurka, abertzaleei leporatuz gertatzen ari zena. Horren aurka ere altxatzea izan zen gure lana. Ez bakarrik errefuxiatuen aldeko komite gisa, bainan abertzale guzien lana izan zen horren salatzea eta preseski gure eskakizunak plazaratzea.
81ean. beraz. Mitterrand poderean sartzen da. bere 101 proposamenekin. Barne ere bai bazen errefuxiatuen estatutua eta estradizioen kontrako jarrera. Ez da izan; errefuxiatuen artean "électrochoc" gisako zerbait ?
Esperantza batzuk izan baziren hasieran batean, aginte berriaren egiazko asmoak (ez bakarrik errefuxiatuei begira, abertzaleen eskakizun guziei buruz ... ) fite agertu ziren. Inportantea da oroitaraztea ezkerra Frantzian 81ean heldu zela boterera, eta Espainian aldiz, 82an. Harremanak hortik landa ziren azkartu eta frantses gobernuaren jokamoldea osoki aldatu zen. Ordutik goiti hasi zen egiazko elkarlana, ondorio guziekin errefuxiatuentzat.
1986an. pixka bat kalmatzen da. GAL desagertzen da. Izan da pixka bat, EPSK-rentzat bigarren itzuli bat. Zeri buruz joan zarete hori eta gero ?
Azpimarratu behar da 1986ko martxoan, GALeko erailketak gelditzen direla (salbu Garcia Goenaren erailketa, 87ko uztailan gertatu zena). Juxtu ondoko hilabetean eskuina itzultzen da gobernura. Eta aste batzuk berantago, 86ko uztailan hasten dira espulsioak. Abertzale guzientzat argi zen, hori ez zela kasualitatez gertatzen, baizik eta, eraso mota berri bat hasten zela, GALeko erailketak baztertzen zirela. Ez dakiguna da, zer nolako akordioa izan zen orduan ; segur da izan zela akordio bat, edo guttienez presio mota) bat frantsesen aldetik, erailketak gelditu behar zirela erraiteko. Berehala, beste politika mota bat martxan ezarri zuten errefuxiatuen kontra: kanporatzeak. Geroztik izan dira 200 baino espulsatu gehiago, batez ere 86 eta 88 bitartean, eskuinak diputatuen ganbaran gehiengoa zuen bitartean.

1986ko uztailaren 29a. Manifestaldia Biarritzen lehengo espulsioen salatzeko
Tarte hortan kokatzen dira ere beste eraso batzuk. Espulsioak aipatzen direnean, aipatu behar da, noski, 87ko urriaren 3ko sarekada handia, nun atxilotuak izan ziren 120 bat pertsona eta horietariko 100 bat espulsatuak izan ziren. Aldi berean, 87ko udazkenean ere, hasten da beste urrats errepresibo bat. Erran nahi baitu, orduan hasi zirela Iparraldeko militanteen presondegiratzeak,errefuxiatuak laguntzeagatik. Eta ordutik goiti segituko da. Eta horrek bihurgune bat markatzen du frantses gobernuaren politika errepresiboan, baita ere errefuxiatuen sostengu komiteen lanean.
Orroitu behar da ere garai hartan bozkatuak izan zirela Pasqua legeak, terrorismoaren aurkako legeak, euskaldunen aurka asko erabiliak izan zirenak eta direnak. Ordutik goiti, gaizkile elkarteko kide inkulpazio pean diren guziak Parisera eramanak dira, sistematikoki.
Ezkerra itzuliko delarik 88an, espulsio sistematikoak geldituko dira. Justiziaren bidea segituko dute eta asko erabiliko. Hori zen, iduriz, orduan hautatu zuten bidea euskaldunen kontra aritzeko. Paperik gabeko errefuxiatuak (eta laister denak paperik gabe gelditu ziren ... frantses administrazioak hartu neurriengatik) eta errefuxiatuak laguntzeagatik atxilotuak ziren guziak presondegiratuak ziren eta gaizkile elkarte baten partaide izaiteaz inkulpatzen. Orduan, Errefuxiatuen Sustengu Komiteak bilakatu ziren Errefuxiatu eta Presoen Sostengu Komiteak, geroz eta preso gehiago baitziren, ETAko dozierretan. Beharrezkoa ikusten genuen, beraz, presoen aldeko kanpainak eramaitea, presoak sustengatzea eta presontegiratze sistematikoak salatzea, jendea informatzea ...
Militanteak Parisen presondegiratuak izanez, lan berri bat ukaiten duzue, militanteen defentsa. Nola eramaiten duzue ?
Alde batetik, presoen sustengatze lana eramaiten da presoak berak sustengatuz, material aldetik, familiei laguntza bat ekarriz. Geroztik sortu da familien elkarte bat, Gureak deitzen dena. Paraleloki, EPSK-ren lana sostengu politikoa eramaitea da, eta informazio mailan ere ...

Erreguxiatuen eguna, Ezpeletako merkatuan
Hasieran, eskakizunak ziren, lema batek laburbiltzen duena: "Errefuxiatuak Euskadin libre". 79an kendua izan zen errefuxiatuen estatu politikoa berriz ezartzea eskatzen genuen ere eta errefuxiatu guziei aplikatzea. Bestalde, presoei doakienez, gure eskakizun nagusia, betidanik izan da amnistia, euskal arazo politikoari aterabide bat emanez. Hala ere azpimarratzen ahal dena da, 86tik goiti hasi zen errepresio mota berriarekin, espulsioekin, errefuxiatuak desagertu direla Iparraldeko bizi publikotik, eta lehenago lortu ez zutena orduan lortu zutela. Lehen errefuxiatu gehienak lanean ziren hemen, ez bazuten lanik ere publikoki bizitzen ziren, Iparraldeko militanteekin ibiltzen ziren, ostatuetan, karrikan, lanean ... Ordutik goiti, errefuxiatuentzat ezinezkoa bilakatu
zen, eta beraz, guztiz desagertu dira. Desagertu dira, nahiz eta Ipar Euskal Herrian bizitzen segitu duten, jendearen eta militante abertzaleen elkartasunari esker. Hemen bizi ziren, eta bizi dira, hemengo jendearen etxeetan gordetuak. Hori positiboa da, elkartasuna biziki azkarra izan baita. Bainan bestalde jendeak ez du gehiago errefuxiaturik ezagutzen, eta beraz, errexago da errepresioa eramaitea. Lehen errefuxiatuak ezagutzen ziren eta urteak pasatu arau, aipatu ditugun neurri errepresibo guzien ondorioz, klandestinoak bilakatu dira. Orai, atxilotuak diren errefuxiatuak jendeak ez ditu ezagutzen, eta beraz sostengua ere zailago bilakatu da.
Azken urte hauetan, errepresioak ez du etenik ezagutu, bakarrik aldaketa batzuk, taktika aldaketak. Azken denbora hauetan aldatu dena? alde batetik estradizioak areagotu dira, sistematikoak bilakatu dira, eta baita ere espulsioak. Orain ez dira gehiago errefuxiatuak atxilotu eta berehala mugara eramaiten (nahiz eta kasu batzu izan diren, aurten ere). Errefuxiatuak atxilotzen direnean, presondegiratzen dira, epaitzen dira eta presondegian urte batzu pasatu eta ondotik, espulsatzen dira. Hori da 96an sistematikoa bilakatu dena. Orroitarazi behar da, presoen expulsioak Pitxas-ekin hasi zela 94eko ekainean. Presondegitik atera baino lehenago, polizia etorri zen bere bila eta eraman zuen mugara. Han espainol poliziaren eskutan emana izan zen, torturatua komisaltegian eta presontegiratu eta 13 egunez komunikaziorik gabe egon zen (abokaturik ikusi gabe ere) (1)
Gainera, azpimarratu behar dena ere bai hau da: geroz eta gehiago, tortura pean lortzen diren informazioak (batzuetan ez dira inolako informazioak), frantses poliziak erabiltzen dituela berehala, ordu batzuk berantago, hemengo jendea atxilotzeko, edo etxe batzuetara joaiteko miaketak egitera ... Elkarlana geroz eta estuagoa bilakatu da urteetan zehar.
Aurten akordio bat izan da , lehenik Chirac eta Gonzalez-en artean, eta orai, Chirac eta Aznar-en artean: preso diren errefuxiatuak sistematikoki expulsatzea erabaki dute.
Zer erraiten ahal duzu orai, azken gertakariei buruz ? Joxi ta Joxean-en gorputzak aurkituak izan dira. Kanpaina bat ereman duzue GAL-i buruz, eta bereziki, espainol eta frantses gonbernuen artean izan diren harreman horiek pixka bat argitu dira, eta ofizialki hasten da agertzen. Zer diozu horri buruz ?
Erran behar da hasieratik beretik, abertzaleentzat argi zela, GAL-en erailketak espainol poliziak eramaten zituela. Espainol gobernuaren inplikazioa eta frantses gobernuaren konplizitatea salatzen genituen, ondoko urteetako urrats errepresiboek frogatu dutena. Joxi ta Joxean-en gorpuak atxeman zirenetik, espainol poliziaren eta estatuaren erantzukizunak zinez goi maila batean, agerian emanak izan dira. Eta beraz, espainol estatuan izan dira presontegiratze batzuk.
Gure lana izan da, beti, galdera moduan guttienez, eskatzea, hemengo erantzukizunak ere argituak izan daitezen. Orai arte, ez da inolako erantzunik izan frantses administrazioarengandik. Eta hori baino gehiago, azken hilabete hauetan gertatu dena, Enbata, Ekaitza eta HA-ren auziak eta kondenak izan dira. Hiruek salatu baitute frantses gobernuaren eta poliziaren inplikazioa.
Bi estatuen elkarlan horren beste froga bat izan dugu berrikitan, deportatu batzuk Euskal Herrira itzultzea erabaki zutelarik, hemen bizitzeko eskubidea aldarrikatuz. Hor argi izan da frantses gobernuaren erantzuna, deportatu horiek atxilotuz eta espulsatuz.

Orai, agertzen zarete beste lema baten gibelean, "Presoak Euskal Herrira". Nola doa kanpaina hori ?
Lehenik, erran behar da gure lema nagusia Amnistia osoa gelditzen dela. Hala ere, urtarriletik goiti, presoek berek bultzatu dute kanpaina bat, aldarrikatuz Euskal Herrian bizitzeko eskubidea. Erran nahi baitu, eskatzen dutela, eta haiekin batera eskatzen dugula, euskal preso guziak Euskal Herrian elkartuak izan daitezela. Horrek bi sentsu badu, alde batetik, Euskal Herrian nahi ditugula, eta bestetik, Euskal Herriarekilako lotura mantendu nahi dela. Frantses estatuan barreiatuak izaiteak suposatzen duena oroitu behar da ere. Presoentzat, komunikaziorik ez herriarekin. Ez dute harreman zuzenik. Bisitak, kasu hoberenean, badituzte astean behin edo bi astetik behin badituzte, oren erdi bateko bisitak. Familientzat pizu alimalekoa suposatzen du.
Kanpaina hori, euskal presoak Euskal Herrira ekarri arte eramanen den ekintza bat da eta "Euskal Herrian bizitzeko eskubidea"ren aldarrikapenarekin bat egiten du. Duela urte bat (95eko maiatzean, Frantses administrazioak asignatu zituen errefuxiatuek neurri hau ukatzea erabaki zuten eta Euskal Herrira bizitzera itzuli ziren. Hau zen ere deportatuek aldarrikatu zutena, hona itzultzean ...
Azken hilabeteetan ikusi ditugu kanpaina batzuk EPSK eta EKBren artean. Zer egin duzue elkarrekin ?
Azken urteetan elkarlanean ari izan gira, Errepresioaren Kontrako Batzordearekin. Alde batetik EPSK eta EKB, eta bestetik Amnistiaren Aldeko Batzordeekin. Xehetasunetan sartu gabe, amnistiaren aldeko kanpaina batzuk eramanak izan dira, baita ere presoen eskubideen aldeko mobilizazio batzuk, elkarretaratzea eskatuz adibidez, puntualki egiten diren manifestaldi batzuk, baita ere urtero antolatzen den Pariseko martxa ...
(1) Elkarrizketa hau egin eta gero Iruretagoiena errefuxiatuari gertatu zaiona jakin genuen: frantses presontegi batetik ateratzean expulsatua (ekainaren 5ean), espainol poliziak torturatua, presontegiratua eta hilabete oso batez komunikaziorik gabe egon da.